APIRILAREN 14TIK 18RA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

2026ko O Gran Camiño lasterketako etapetako ibilbideak eta profilak

Proba apirilaren 14tik 18ra bitartean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en.

Etapa 5

O Gran Camiño apirilaren 14an hasiko da, eta 18an amaitu. Irudia: EITB.

2026ko O Gran Camiño lasterketa apirilaren 14an hasiko da, asteartez, eta hilaren 18an amaitu, larunbatez. EITBk, kirolakeitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango ditu proban izango diren bost etapak; lehenengo lau jardunaldietan, emanaldia 15:15ean hasiko da, eta larunbatean, alegia, azken etapan, 15:00etan.

Hauek dira 2026ko O Gran Camiñoko bost etapak:

1. etapa, apirilaren 14an (asteartea da): Herkulesen dorrea (A Coruña)-Herkulesen dorrea (A Coruña), 15 kilometro, banakako erlojupekoa

2. etapa, apirilaren 15ean (asteazkena da): Vilalba-Barreiros, 148,6 kilometro

3. etapa, apirilaren 16an (osteguna da): Carballo-Padron, 169 kilometro

4. etapa, apirilaren 17an (ostirala da): Xinzo de Limia-Alto de Cabeza de Meda, 145,7 kilometro

5. etapa, apirilaren 18an (larunbata da): As Neves-Monte Trega, 154,7 kilometro

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X