Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Marc Brustenga Kern Pharma taldeko txirrindulari katalanak irabazi du ostiral honetan Adelie de Vitre Klasikoa, Frantziako Kopako laugarren proba puntuagarria. Erne Gautherat (Decathlon) frantziarrak lehen postuan zeharkatu du helmuga, baina epaimahaiak deskalifikatu egin du azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik.
Etaparen hasieran, lau txirrindulari izan dira ihes eginda, baina Axel van der Tuuk (Euskaltel) eta Javier Ibañez (Caja Rural) izan dira aktiboenak.
Amaiera kaotikoa izan da, azken kilometroan bihurgune itxiz betetako bide oso teknikoa aurkitu baitute. Iuri Leitaok (Caja Rural) toki ezin hobean egin die aurre azken metroei, baina Gautheratek gainditu egin du, bidean aurkariei bidea itxi dien mugimendu bat eginez. Epaileek mugimendu hori zigortu, eta behin betiko podiuma aldatu dute. Horrela, Brustenga izan da garaile, Leitao sailkatu da bigarren, eta Louis Hardouin (Van Rysel), berriz, hirugarren.