Dorian Godon frantziarra, Voltako lehen liderra, lehen etapa esprint estu batean irabazi ostean
Ineos Grenadierseko txirrindulariak Remco Evenepoel (Red Bull-Bora-Hansgroge) gainditu du azken metroetan.
Dorian Godon (Ineos Grenadiers), podiumean. Argazkia: EFE
Dorian Godon (Ineos Grenadiers) frantziarrak irabazi du Kataluniako Itzuliko lehen etapa, Remco Evenepoel (Red Bull-Bora-Hansgroge) belgikarrari azken hatsean irabazita. 172,2 kilometroko aurreneko dema Sant Feliu de Guixolsen hasi eta bukatu da.
Horrenbestez, Godon Voltako lehen liderra da. Sailkapen orokorrerako faboritoek, besteak beste, Evenepoel bera, Jonas Vingegaard danimarkarra (Team Visma/Lease a Bike) eta Joao Almeida portugaldarra (UAE) tropelean helmugaratu dira.
Kataluniako Itzuliaren 105. edizioaren hasiera Sant Feliu de Guixolseko helmugara heltzeko zuzengune luzean erabaki da. Azken metro gogorrak dira, maldan gora direlako, nahiz eta desnibela txikia izan.
Thomas Pidcock (Q36.5 Pro Cycling Team) bertan saiatu da, baina erasoa luzeegia egin zaio eta azkenean Godon eta Evenepoelen arteko buruz burukoan erabaki da. Azkenean, teknologiak bi txirrindulari horien helmugaratzea aztertu behar izan du, hasiera batean Evenepoelen azken pedalkadak garaipena eman behar ziola zirudien eta.
Baina ez, gurpilean ondo kokatuta eutsi diolako Dorian Godonek esprinta abiatzeko, eta belgikarraren erreferentzia aprobetxatzen jakin du azken metroetan eskuinetik gainditzeko eta helmugako marra ia paraleloan zeharkatzeko, tubular erdiko abantailarekin photo finisha berrikusi ondoren.
29 urteko frantziarrak bere ibilbide profesionalean lortutako hamazazpigarren garaipena du gaurkoa, eta bigarrena INEOS Grenadiersen elastikoarekin, martxoaren 14an Paris-Nizako azken-aurreko etapa irabazi ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortua etxean da Munduko Txapelketan irabazitako urrezko dominarekin
Imanol Arriortuak Huntsvillen (Alabama, AEB) jokatu den Munduko Txapelketan urrezko domina irabazi du tandem modalitatean. %10eko ikusmen urritasunarekin, txirrindulari egokitu bezala hartu du parte eta Mikel Aristi izan du pistako gidari modura. Biak ala biak, pozik bezain harro daude lortutako emaitzarekin.
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.