Jonas Vingegaardek irabazi du Paris-Niza, eta Lenny Martinezek azken etapa
Vingeggardek bere 45. garaipena lortu du, denboraldiko hirugarrena.
Martinez eta Vingegaard helmugan. Argazkia: EFE
Jonas Vingegaard (Visma - Lease a Bike) danimarkarrak irabazi du Paris-Nizaren 84. edizioa, zortzigarren eta azken etapa lehiatuta. 129,2 kilometroko ibilbidea izan du, Kosta Urdineko hiriburuan hasi eta bukatu dena, eta Lenny Martinez (Bahrain) frantziarra nagusitu da.
Vingeggardek bere ibilbideko 45. garaipena eta denboraldiko hirugarrena lortu ditu. Azken etapan, buruz burukoa izan du Lenny Martinezekin, eta azken horrek esprintean irabazi dio, 3 ordu, 6 minutu eta 43 segundoko denbora eginda helmugaratuta.
Sailkapen nagusian, Vingegaard igo da podiumeko maila gorenera, Daniel Felipe (bigarren) eta Georg Steinhauser (hirugarren) ondoan zituela. Bestalde, Ion Izagirrek (Cofidis) zazpigarren bukatu du, 9 minutu eta 19 segundora.
Linguadorko igoeran, faboritoek Paret Peintreren ihesa baliogabetu dute, Vismak agintea hartu du eguneko azken mendate puntuagarrian, eta Vingegaard bakarrik geratu da buruan, Lenny Martinezekin batera. Ion Izagirre, Vauquelin, Tejada eta Steinhauserren taldeak 35 segundo galdu ditu.
Behin eta berriro Vingegaard atzean uzten saiatu ondoren, Lennyk daniarraren hirugarren garaipena saihestu du, urrutitik hasitako esprint batean nagusituta. 10. garaipena lortu du horrela profesional gisa, denboraldiko lehena.