Valgrenek irabazi du etapa, eta Del Toro lider jarri da berriro
Isaac del Torok (UAE) liderraren elastikoa berreskuratu du Michael Valgren danimarkarra (EF-Education) nagusitu den etapan.
Michael Valgren lehen postuan helmugaratu da
Isaac del Toro UAE taldeko mexikarrak Tirreno-Adriatico lasterketako liderraren maglia azzurra berreskuratu du ostiral honetan, Bi Itsasoen arteko lasterketaren bosgarren etapan, Michael Valgren EF-Education taldeko danimarkarra nagusitu den egunean.
Valgrenek orain arteko etapa zailena irabazi du, Julian Alaphilippe (Tudor) frantziarraren erasoari aurre egin eta gero, 11 segundoko aldearekin lidergoa berreskuratu duen Del Tororen eta podiuma osatu duen Matteo Jorgenson (Visma-Lease a bike) estatubatuarraren aurretik helmugaratuta.
Valgrenek bere legea ezarri du Marota-Mondolgo eta Mombaroccio artean igoera eta jaitsieraz betetako 184 kilometroko ibilbide gogorrean.
Etapa nagusia bihar jokatuko dute. Txirrindulariek 188 kilometroko ibilbidea egin beharko dute San Severino Marche eta Camerino artean.