El Salvador Sari Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Julija Biriukovak El Salvador Sari Nagusia irabazi du

Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindularia bigarren izan zen larunbatean San Salvador Sari Nagusian.

Yuliia Biriukova gana el GP El Salvador.

Julija Biriukova, Laboral Kutxa-Euskadiko txirrindularia

Laboral Kutxa-Euskadi taldeko Julija Biriukova ukrainarrak El Salvador Sari Nagusia lasterketa irabazi zuen igande honetan, Santa Elenan 76 kilometroko ibilbidea eginda. Horrenbestez, euskal taldeak seigarren garaipena lortu du Erdialdeko Amerikan astebetean.

Biriukuvak bigarren egin zuen larunbatean San Salvadorren, eta bi segundoko aldea atera zion Francesca Hall britainiarrari; bost, berriz, Angie Mariana Londoño kolonbiarrari. Laugarren sailkatua Naia Amondarain gipuzkoarra izan da, irabazlearen taldekidea.

Txirrindulari ukrainarraren garaipenaren aurretik Laboral Kutxak nagusitasunez menderatu zuen El Salvador Tourra, Paula Patiño kolonbiarrak sailkapen nagusian lortutako garaipenarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X