Mikel Landa eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak 2026ko Kataluniako itzulian egonen dira
Lasterketa martxoaren 23tik 29ra jokatuko dute. Bertan, besteak beste, Jonas Vingegaard, Remco Evenepoel, Joao Almeida, Florian Lipowitz eta Tom Pidcock ere egonen dira.
Soudal Quick-Step taldeko Mikel Landa euskal txirrindularia eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma taldeak 2026ko Kataluniako Itzulian egonen dira. Lasterketa martxoaren 23tik 29ra jokatuko da. Bertan, besteak beste, Jonas Vingegaard (Visma Lease a Bike), Remco Evenepoel eta Florian Lipowitz (Red Bull-Bora), Joao Almeida (UAE) eta Tom Pidcock (Q36.5) ere egonen dira.
Probako 105. ekitaldian, UCI World Tourreko 17 taldek parte hartzea aurreikusita dago; guztira 23 talde izanen dira.
Horrela, Mikel Landa Kataluniako Itzulian aurreko hiru denboraldietan lortutako emaitza bikainak izaten edo hobetzen saiatuko da; Murgiako txirrindulariak bosgarren postua lortu zuen 2023an, bigarrena 2024an eta laugarrena 2025ean.