Bisiaux da Burgosko Itzuliko lider berria, 3. etapa irabazita
Leo Bisiauxek (Decthalon-AG2R-La Mondiale) bereganatu du garaipena 2025eko Burgosko Itzuliko 3. etapan, San Pedro de Cardeña eta Valpuesta artekoan (184,1 kilometro), eta frantziarra da lasterketako lider berria.
Etapa Euskal Herritik pasa da, eta Urduñako igoera gainditu behar izan dute txirrindulariek; Urduña (Bizkaia) igota, 22 kilometro izan dituzte helmugaraino. Mikel Landa (Soudal-Quick Step) izan da eguneko protagonistetako bat. Burgosko Itzulian berragertu da Murgiakoa (Araba) Italiako Giroan eroriko gogorra izan eta bi ia bi hilabetez lehiatu gabe egon ostean. Etapako azken-aurreko mendatean, Las Campaseko igoeran, Landak erasoa jo du; kilometro batzuk eman ditu tropelarekiko abantaila hartuta, baina talde nagusiak harrapatu egin du helmugarako 28 kilometro falta zirenean.
Ihesaldi saiakera asko eman dira hasierako kilometroetan, baina 28. kilometrora arte ez da ihesaldia osatu: Sander de Pestel (Decathlon-AG2R-La Mondiale), Gorka Sorrain (Caja Rural- Seguros RGA), Hugo Aznar (Kern Pharma), Iker Mintigi (Euskaltel Euskadi), Mario Silva (Illes Balears) eta Daniel Cavia (Burgos Burpellet BH) jarri dira lasterketaren buruan. Geroago, Ozekako mendatean hautsi egin da ihesaldia, eta De Pestel eta Sorarrain bakarrik geratu dira buruan.
Urduñan Giulio Cicconek (Lidl-Trek) erasoa jota, Roger Adria (Red Bull-BORA-hansgrohe) liderra atzean utzi du. Italiarrarekin batera Leo Bisiauxek egin du aurrera; handik gutxira Lorenzo Fortunato (XDS Astana) eta Giulio Pellizzari (Red Bull-BORA-hansgrohe) gehitu zaie, eta, geroago, Isaac Del Torok (UAE Emirates) eta Egan Bernalek (INEOS Grenadiers) egin dute bat.
Helmugarako kilometro bat falta zenean, Bisiauxek erasoa jo eta ezustean harrapatu ditu beste laurak; frantziarrak metro batzuetako abantaila hartu du, eta garaipenak ez dio ihes egin. Bederatzi segundora helmugaratu dira Ciccone (bigarren), Pellizzari (hirugarren), Del Toro (laugarren) eta Fortunato (bosgarren).
Orain, Leo Bisiaux da lasterketako liderra. Sailkapen nagusiko lehenak 22 segundo ateratzen dizkio Pellizzari bigarrenari eta 26 segundoko errenta du Del Tororekiko.
3. etapako sailkapena:
1 - Bisiaux Leo (Decathlon) 4:19:44
2 - Ciccone Giulio (Lidl) +0:09
3 - Pellizzari Giulio (Red Bull) d. b.
4 - Del Toro Isaac (UAE) d. b.
5 - Fortunato Lorenzo (XDS Astana) d. b.
6 - Aleotti Giovanni (Red Bull) +0:23
7 - Kulset Johannes (Uno) d. b.
8 - Berrade Urko (Kern Pharma) d. b.
9 - August Andrew (INEOS) d. b.
10 - Christen Fabio (Q36.5) +0:39
Sailkapen nagusia:
1 - Bisiaux Leo (Decathlon) 12:46:29
2 - Pellizzari Giulio (Red Bull) +0:22
3 - Del Toro Isaac (UAE) +0:26
4 - Fortunato Lorenzo (XDS Astana) d. b.
5 - Kulset Johannes (Uno) +0:40
6 - Aleotti Giovanni (Red Bull) d. b.
7 - Berrade Urko (Kern ^harma) d. b.
8 - August Andrew (INEOS) d. b.
9 - Christen Fabio (Q36.5) +0:52
10 - Bernal Egan (INEOS) +0:53
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.