Burgosko Itzulia 2025
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Roger Adriak irabazi du Burgosko Itzuliko estreinako etapa, eta lasterketako lehen liderra da

Kataluniako txirrindulariak bereganatu du garaipena, azken metroetan Jordan Labrosse menderatuta. Hala, bada, Adria da lasterketako lehen liderra. Etapa amaieran Del Toro eta Ciccone erori egin dira.
Roger Adriá
Roger Adriá, 1. etapako garailea. Argazkia: EITB Media

Roger Adriak irabazi du 2025eko Burgosko Itzuliko lehen etapa, Olmillos de Sasamon eta Burgos artean jokatu dena, eta 204,7 kilometroko ibilbidea izan duena.Kataluniarra da lasterketako lehen liderra.

Javier Ibañez, Mikel Bizkarra, Joan Gamundi eta Asier Pablo Gonzalez izan dira eguneko lehen ihesaldiko protagonistak. Ondoren, Carlos García Pierna eta Dries de Bondt batu zaizkie. Garcia Piernak erasoa jo du helmugarako 87 kilometro falta zirenean, eta buruan jarri da, bakarka. Hala ere, geroago, De Bondtek bat egin du espainiarrarekin. Dena den, tropelak harrapatu egin du lasterketa buruko bikotea, etapa amaitzeko 15 kilometro gelditzen zirela.

Gauzak horrela, garaipena Alto del Castillorako igoeran erabaki da. Jordan Labrossek jo du lehen erasoa; Roger Adriak, ordea, azkar erantzun dio. Atzetik, etapa irabazteko faboritoak ziren Isaac Del Toro eta Giulio Ciccone erreakzionatzen saiatu dira, baina biak ala biak erori egin dira. Erorikoaz ohartu gabe Adriaren eta Labrosseren artean erabaki da etapako irabazlea; amaieran, Roger Adria nagusitu da. Jarraian gurutzatu du helmugako marra Labrossek bigarren postuan eta Alfonso Eulalio izan da hirugarren, garailearekiko lau segundora. Mikel Landa 13. postuan helmugaratu da, Adria 11 segundora zuela.

Horrenbestez, Roger Adria da sailkapen nagusiko liderra. Kataluniakoak lau segundoko abantaila du Jordan Labrosse bigarrenarekiko eta 10 segundoko errenta  Alfonso Eulalio hirugarrenarekiko.

1. etapako sailkapena:

1 - Adrià Roger (Red Bull) 4:49:46

2 - Labrosse Jordan (Decathlon) d. b.

3 - Eulálio Afonso (Bahrain) +0:04

4 - Bisiaux Léo (Decathlon) d. b.

5 - Caruso Damiano (Bahrain) d. b.

6 - Christen Fabio (Q36.5) +0:07

7 - Eriksson Lucas (Tudor) d. b.

8 - Bernal Egan (INEOS) d. b.

9 - Ryan Archie (EF Education) d. b.

10 - Rivera Brandon Smith (INEOS) +0:11

Sailkapen nagusia:

1 - Adrià Roger (Red Bull) 4:49:46

2 - Labrosse Jordan (Decathlon) +0:04

3 - Eulálio Afonso (Bahrain) +0:10

4 - Bisiaux Léo (Decathlon) +0:14

5 - Caruso Damiano (Bahrain) d. b.

6 - Christen Fabio (Q36.5) +0:17

7 - Eriksson Lucas (Tudor) d. b.

8 - Bernal Egan (INEOS) d. b.

9 - Ryan Archie (EF Education) d. b.

10 - Rivera Brandon Smith (INEOS) +0:20

Zure interesekoa izan daiteke

Ton Pidcock Andorran garaile
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan

Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X