Burgosko Itzulia zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en, gaurtik abuztuaren 9ra artean
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte 2025eko Burgosko Itzuliko etapa guztiak, abuztuaren 5etik 9ra artean. Emanaldiak 15:00etan hasiko dira, eta etapa bakoitzeko azken kilometroez gozatu ahalko duzu, bost egunez jarraian.
Lasterketak maila handiko parte-hartzaileak izango ditu. Nabarmentzekoa da Mikel Landa bueltan izango dela, Italiako Giroan izan zuen erorikoaren ostean. Landaz gain, Isaac del Toro Getxoko Zirkuituko irabazlea eta Giulio Ciccone Donostiako Klasikoko garailea han izango dira. Gainera, Egan Bernal kolonbiarrak eta Jay Hindley australiarrak ere parte hartuko dute.
Ikusle gehienak Mikel Landaren zain egongo dira, hari so. Murgiako txirrindularia Burgosko Itzulia birritan irabazitakoa da, 2017an eta 2021ean. Duela bi hilabete, 2025eko Italiako Giroko lehen etapan, erokikoa izanda ornoa hautsi zuen; ordutik lehiatu gabe egon da, eta Burgosen berragertuko da. Arabako txirrindulariarentzat test ona izango da Espainiako Vueltari begira.
Burgosko Itzuliko profilak, hemen.
Zure interesekoa izan daiteke
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.
Silva uruguaitarrak irabazi du Norvegiako Arctic Race
Azken etapan, Cedrik Bakke Christophersen izan da azkarrena. Norvegiarrak lau ordu pasatxoan amaitu du 190,5 kilometroko etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, azken garaipena Guillermo Thomas Silva uruguaitarrarentzat izan da.
Guillermo Thomas Silva garaile hirugarren etapan, Storheia Summiten
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak lortu du lehen postua Arctic Raceko hirugarren etapan. Van Eetvelt (Lotto) belgikarra helmugaratu da bigarren, Silvarekin batera. Pinarello (NSN Cycling) hirugarren izan da Storheia Summiten.