Jasper Philipsen esprintean gailendu da Tirrenoko bigarren etapan
Jasper Philipsen (Alpecin-Deceuninck) txirrindulari belgikarrak esprintean irabazi du astearte honetan Tirreno-Adriaticoko bigarren etapa, Camaiore eta Follonica artean jokatu dena (198 kilometro). Bere aldetik, Juan Ayuso (UAE Team Emirates) espainiarrak arazorik gabe defendatu du sailkapen nagusiko liderraren 'maglia azzurra'.
Philipsenek, 2024ko bere lehen esprintean, iraganean bezain indartsu edo indartsuago dagoela erakutsi du, izan ere, ez die inolako aukerarik eman aurkariei.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Juan Ayusok (UAE Team Emirates) lider jarraitzen du asteleheneko erlojupekoa irabazi ondoren, Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) italiarrari segundo bateko tartea aterata. Asteazken honetan, Volterra eta Gualdo Tadino arteko hirugarren etapari (225 kilometro) egin beharko diote aurre txirrindulariek. Etaparen profila gora-beheraz betetako; beraz, nagusian aldaketak egon litezke.
ETAPAKO SAILKAPENA
1 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 4:32:07
2 - MERLIER Tim (Soudal) d.b.
3 - ZINGLE Axel (Cofidis) d.b.
4 - CAPIOT Amaury (Arkéa) d.b.
5 - VAN UDEN Casper (DSM) d.b.
6 - WAERENSKJOLD Soren (Uno-X) d.b.
7 - LONARDI Giovanni (Polti) d.b.
8 - VERNON Ethan (Israel) d.b.
9 - MILAN Jonathan (Lidl) d.b.
10 - LIENHARD Fabian (Groupama) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - AYUSO Juan (UAE) 4:43:31
2 - GANNA Filippo (Ineos) +0:01
3 - MILAN Jonathan (Lidl) +0:12
4 - VERNON Ethan (Israel) +0:13
5 - WAERENSKJOLD Soren (Uno-X) +0:15
6 - TIBERI Antonio (Bahrain) +0:17
7 - VAUQUELIN Kévin (Arkéa) +0:18
8 - VINGEGAARD Jonas (Visma) +0:22
9 - GRÉGOIRE Romain (Groupama) d.b.
10 - LUDVIGSSON Tobias (Q36.5) +0:23
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.