Hirugarren garaipena jarraian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tadej Pogacarrek hirugarren garaipena lortu du Il Lombardian

Tadej Pogacarrek Il Lombardia 2023 irabazi du erakustaldi berri batekin, 30 kilometrora erasoa jota eta helmugara bakarrik iritsita. Andrea Bagiolik eta Primoz Roglicek osatu dute podiuma.
Tajed Pogacar
Tajed Pogacar. Argazkia: EITB MEDIA

Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE) irabazi du Il Lombardia lasterketaren 107. edizioa, urteko azken "monumentua", Como eta Bergamo artean egin den 238 kilometroko ibilbidean.

Pogacarrek (Komenda, 25 urte) besoak altxatu ditu hirugarren urtez jarraian Il Lombardian, eta bosgarrenez "monumentu" batean. Lehena iritsi da helmugara, 5h.55.33ko denborarekin, batez beste 40,1 km/h-ko abiaduran.

Gainerako faboritoek ezin izan dute ezer egin. Bagioli italiarra buru zuen taldea, Roglic, Vlasov, Richard Carapaz, Adam eta Simon Yates anaiak eta Carlos Rodriguez granadarra 52 segundora helmugaratu dira.

Bestalde, Mikel Landak erorikoa izan du helmugarako 63,7 kilometro falta zirenean. Min keinuak eginez, txirrindulari arabarra bizikletara igo da, baina azkenean ezin izan du lasterketa bukatu.

Sailkapena

1 - POGACAR Tadej (UAE) 5:55:33

2 - BAGIOLI Andrea (Soudal) +0:51

3 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.

4 - VLASOV Aleksandr (BORA) d.b.

5 - YATES Simon (Jayco) d.b.

6 - YATES Adam (UAE) d.b.

7 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) d.b.

8 - CARAPAZ Richard (EF Education) +1:05

9 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +1:25

10 - KRON Andreas (Lotto) d.b.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonardik irabazi du Arctic Race lasterketako lehen etapa esprintean, eta Paul Hennequin Euskalteleko txirrindulariak erorikoa izan du

Polti VisitMalta taldeko txirrindulari italiarra azkarrena izan da azken metroetan, Jason Tesson frantziarra eta Riley Pickrell kanadarra gaindituta. Azken kilometroan sartuta Paul Hennequin Euskaltel-Euskadiko txirrindulari frantziarrak eroriko gogorra izan du, hesien kontra jota. Zorionez, ez du lesio larririk, eta helmugaratu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X