Romandiako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Demi Vollering, 2023ko Romandiako Tourreko garailea

Sailkapen nagusiko podiuma Katarzyna Niewiadoma poloniarrak (Canyon) eta Marlen Reusser suitzarrak (SD Worx) osatu dute. Bestalde, Ane Santesteban euskal txirrindulariak 14. bukatu du.
Demi Vollering. Argazkia: EFE.
Demi Vollering. Argazkia: EFE.

Demi Vollering (Team SD Worx) txirrindulari herbeheretarrak irabazi du 2023ko Romandiako Tourra. Txapeldunak lidergoa ziurtatua zuen bigarren etapan, eta, beraz, azken etapa menditsua ez da erronka izan berarentzat. Vernier eta Nyon arteko 132 kilometroko etapa honetan Liane Lippert (Movistar) alemaniarrak irabazi du.

Sailkapen nagusiko podiuma Katarzyna Niewiadoma poloniarrak (Canyon) eta Marlen Reusser suitzarrak (SD Worx) osatu dute. Bestalde, Ane Santesteban euskal txirrindulariak 14. bukatu du.

Lasterketaren hasieran, sei korrikalarik osatutako talde txiki batek, Adegeest, Bredewold, Faulkner, Neff, Fisher-Black eta Benitok, ihesaldia eman dute, baina tropelak harrapatu ditu etaparen erdian.

Helmugan, Ricarda Bauernfeind urrunetik erasotzen saiatu da etapa irabazteko, baina ez du lortu. Fem van Empel ere azken esprinta irabazteko zorian egon da, baina Lippert izan da azken 50 metroetan gora egin duena.

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - VOLLERING Demi (Sd Worx) 10:12:50

2 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) +0:06

3 - REUSSER Marlen (SD Worx) +0:12

4 - LABOUS Juliette (DSM) +0:27

5 - PERSICO Silvia (UAE) +1:12

6 - BAUERNFEIND Ricarda (Canyon) +1:16

7 - SHACKLEY Anna (SD Worx) d. b.

8 - MAGNALDI Erica (UAE) d. b.

9 - REALINI Gaia (Trek) +1:18

10 - FISHER-BLACK Niamh (SD Worx) +1:40

14 - SANTESTEBAN Ane (Jayco) +2:17

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X