Uztailaren 29an
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Klasikoak munduko 18 talderik onenak bilduko ditu

Lasterketak ibilbide zaila izango du; 230,3 kilometro eta zazpi mendate, 2019an Remco Evenepoelek irabazi zuenaren oso antzekoa.
Remco Evenepoel, 2019ko eta 2022ko edizioetako irabazlea
Remco Evenepoel, 2019ko eta 2022ko edizioetako irabazlea. Argazkia: Efe.

World Team lizentzia duten munduko 18 talderik onenak Donostiako Klasikoaren irteeran izango dira uztailaren 29an, Frantziako Tourra amaitu ostean.

Antolatzaileek Ineos, Jumbo-Visma, Movistar Team, Quick Step eta Cofidis taldeak konfirmatu dituzte, besteak beste, zeintzuk txirrindulari lehiatuko diren zehaztea falta bada ere. Donostiako Klasikoak maila gorenena du nazioarte mailan jokatzen diren egun bakarreko lasterketen artean.

Maila goreneko 18 taldeez gain, antolatzaileek beste zazpi talde gonbidatu dituzte: Burgos BH, Caja Rural, Kern Pharma, Euskaltel-Euskadi, Ten Total Energies, Lotto eta Israel.

Julian Eraso antolatzaileak adierazi duenez, "Donostiako Klasikoak nazioarteko tropeleko txirrindularirik onenak bilduko ditu berriro, aurreko urteetan egin bezala", eta ziur agertu da ikusleek "aurreko ekitaldietako maila berbereko ikuskizuna" ikusiko dutela.

Ibilbide zaila

Lasterketak ibilbide zaila izango du; 230,3 kilometro eta zazpi mendate, 2019an Remco Evenepoelek irabazitako edizioaren oso antzekoa. Hura Evenepoelen lehen garaipena izan zen Donostian, 2022an ere bera izan zen nagusi.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X