TIRRENO-ADRIATICO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Filippo Ganna, Tirreno-Adriaticoko lehen liderra erlojupekoa irabazita

Italiarrak batez besteko abiadura bikainarekin gurutzatu du helmuga, eta 2022an egin zuen legez, aurten ere lasterketako lehen etapa irabazi du.
Filippo Ganna
Filippo Ganna lehen etapako erlojupekoan. Argazkia: EFE

Filippo Ganna (INEOS Grenadiers) txirrindulari italiarra da Tirreno-Adriatico lasterketako lehen liderra, astelehen honetan Lido di Camaioreko erlojupekoa irabazi ostean, 11,5 kilometroko ibilbidea eginda.

Erlojuaren aurka espezialista onenetako denak 12:28ko denbora behar izan du ibilbidea egiteko, eta, batez beste orduko 55,35 kilometroko abiadura lortuta, 28 segundo atera dizkio Lennard Kämnari (BORA-hansgrohe), italiarra helmugaratu arte liderra zenari.

Ganna izan da irteera hartu duen azken txirrindularietako bat; beraz, Kämnak azken unean galdu du lehen postua. Bere ibilbideko 23. garaipena lortuta, italiarrak ez du ezustekorik eman.

Verbaniakoa izan zen 2022an Tirreniar itsasoa eta Adriatikoa lotzen dituen lasterketako hiruhortza altxatzen lehena, eta 58. edizio honetan ere garaipena lortu du atarikoan, eta lasterketako lehen liderra izan da berriro.

Ganna eta Kämna txirrindularien atzetik, hirugarren sailkatua Magnus Sheffield (INEOS Grenadiers) izan da, irabazlearengandik 31 segundora. Michael Hepburn (Team Jayco AlUla) izan da laugarren, 33 segundora, eta Brandon McNulty (UAE Team Emirates) bosgarren, 34ra.

1. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:12:28

2 - KÄMNA Lennard (BORA – hansgrohe) +0:28

3 - SHEFFIELD Magnus (INEOS Grenadiers) +0:31

4 - HEPBURN Michael (Team Jayco AlUla) + 0:33

5 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) +0:34

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS Grenadiers) +0:39

7 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) +0:41

8 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) d.b.

9 - PEDERSEN Casper (Soudal - Quick Step) +0:47

10 - KELDERMAN Wilco (Jumbo-Visma) +0:48

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:12:28

2 - KÄMNA Lennard (BORA – hansgrohe) +0:28

3 - SHEFFIELD Magnus (INEOS Grenadiers) +0:31

4 - HEPBURN Michael (Team Jayco AlUla) + 0:33

5 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) +0:34

6 - ARENSMAN Thymen (INEOS Grenadiers) +0:39

7 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) +0:41

8 - LEKNESSUND Andreas (Team DSM) d.b.

9 - PEDERSEN Casper (Soudal - Quick Step) +0:47

10 - KELDERMAN Wilco (Jumbo-Visma) +0:48

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X