Bauhaus nagusitu da Down Under Tourreko lehen etapan
Phil Bauhaus (Bahrain Victorius) alemaniarrak irabazi du gorabeheraz beteta egon den Down Under Tourreko lehen etapa gorabeheratsua, Caleb Ewan (Australiako Talde Nazionala) eta Michael Matthews (Jayco-Alula) txirrindulari australiarren aurretik. Jardunaldia Tanundan hasi eta bukatu da, eta ekitaldi honetako luzeena izan da 149,9 kilometroko ibilbidearekin.
Bauhausek ondo eutsi die Ewanen eta Matthewsen erasoei, eta lehen postua eskuratzeko gai izan da, etaparen hastapenean erorikoa izan duen arren.
Helmugatik 400 metrora ere azken erorketa bat gertatu da tropelaren erdian, eta horrek tropela zatitzea eragin du. Ondorioz, tropelaren aurreko partean kokatuta zeuden txirrindulariak baino ez dira etaparen garaipenaren lehian egon.
Alberto Bettiol (EF Education-EasyPost) italiarrak, astearteko atarikoaren irabazleak, liderraren jertseari eutsi dio Matthewsi sei segundoko aldea aterata. Matthewsek zortzi postu egin ditu gora sailkapen nagusian, etaparen erdian segundo batzuetako gainsaria lortu ondoren.
- ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - BAUHAUS Phil (Bahrain - Victorious 3:37:35
2 - EWAN Caleb (UniSA-Australia) d.b.
3 - MATTHEWS Michael (Jayco) d.b.
4 - COVI Alessandro (UAE) d.b.
5 - PENHOËT Paul (Groupama) d.b.
6 - LIEPINŠ Emils (Trek) d.b.
7 - PAGE Hugo (Intermarché) d.b.
8 - HOFSTETTER Hugo (Arkéa) d.b.
9 - JONES Taj (Israel) d.b.
10 - THIJSSEN Gerben (Intermarché) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - BETTIOL Alberto (EF Education) 3:43:54
2 - MATTHEWS Michael (Jayco) +0:06
3 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:08
4 - JOHANSEN Julius (Intermarché) +0:10
5 - GROVES Kaden (Alpecin) +0:11
6 - GAZE Samuel (Alpecin) d.b.
7 - PAGE Hugo (Intermarché) +0:12
8 - MAYRHOFER Marius (DSM) +0:13
9 - STRONG Corbin (Israel) d.b.
10 - STEIMLE Jannik (Soudal) d.b.
23 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:20
40 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) +0:28
82 - ERVITI Imanol (Movistar) +0:42
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.