2022ko Il Lombardiako ibilbidea eta profila: Bergamo – Como (253 km)
Urriaren 8an jokatuko da Il Lombardia, txirrindularitzako maila goreneko egutegiko bosgarren eta azken monumentua. Ibilbideak 253 kilometro izango ditu Bergamo eta Como artean. Gainera, Mikel Nieve, Alejandro Valverde eta Vincenzo Nibali txirrindulariek parte hartuko duten azken lasterketa izango da, denboraldiaren amaieran erretiroa hartuko baitute.
Tropela Bergamotik abiatuko da, eta Val Serianako lautadatik ibiliko da hiria inguratzen duten Alpeen magaleko mendateak igotzen hasi aurretik. Ondoren, Forcellino di Bianzano (Haran Arrosa), Ganda (9,2 kilometro eta % 7,3ko batezbestekoa), Passo della Crocetta, Forcella di Bura eta Colle di Berbenno igoko dituzte txirrindulariek.
Como Aintzira dagoen gunean, txirrindulariak Bellagiora iritsiko dira, eta handik ekingo diote Ghisalloko igoera (8,6 kilometro eta % 6,2ko batezbestekoa) klasikoari. Ghisallok % 14rainoko maldak ditu, eta errepidea zabala da, baina bihurgune itxiak ditu.
Txirrindulariak Comora iristen direnean, lasterketari amaiera emango dion zirkuituan sartuko dira. Zirkuitu horretan lehenengoz sartu dute San Fermo della Battaglia igoera. Helmuga kokatuta dagoen tokia lehen aldiz gainditu ostean, Civiglio (4,2 kilometro) igo beharko dute, eta igoera horretan, % 10eko pendiza duten maldak izango dituzte aurrean. Ondoren, Comotik pasako dira berriro, bigarrenez San Fermo della Battaglia igotzeko; malden batez bestekoa % 7koa da, % 10eko gehiengo pendizarekin. Errepidea estua eta irregularra da.
Behin San Fermo della Battaglia bigarren igoera gaindituta, azken kilometroek beheranzko joera izango dute.
PROFILA:
FITXA TEKNIKOA:
Eguna: Urriak 8
Ibilbidea: Bergamo - Como
Distantzia: 253 km
Hasiera-ordua: 10:10.
Amaiera-ordua: 16:37 (39 km/h) | 17:01 (37 km/h) | 17:27 (35 km/h).
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.