7. ETA AZKEN ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hayterrek eskuratu du Poloniako Itzulia, eta Pello Bilbaok hirugarren postuan bukatu du

Azken etapa esprintean erabaki da, eta Demare nagusitu da Krakoviako kaleetan, Kooij eta Bauhausen aurretik.
Ethan Hayterrek irabazi du Poloniako Itzulia
Ethan Hayterrek irabazi du Poloniako Itzulia. Argazkia: EFE

Ethan Hayter britainiarrak (INEOS Grenadiers) bereganatu du ostiral honetan amaitu den Poloniako Itzulia, txirrindulari bat bera ere tropeletik aldendu ez den etapa baten ondoren. Bere aldetik, Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) bizkaitarrak hirugarren postuan bukatu du.

Zazpigarren eta azken etapak 177,8 kilometroko ibilbidea izan du Skawina eta Krakovia artean, eta Arnaud Démare (Groupama-FDJ) txirrindulari frantziarra gailendu da esprintean.

Demarek Olav Kooij herbeheretarra (Jumbo-Visma) eta Phil Bauhaus alemaniarra (Bahrain-Victorius) gainditu ditu azken ahaleginean.

Sergio Andres Higuita kolonbiarra (BORA-Hansgrohe) lider izan zen ostegunera arte, eta zortzigarren postuan amaitu du lasterketa, Hayter irabazlearengandik 32 segundora.

Thymen Arensmanek (Team DSM), osteguneko etaparen irabazleak, bigarren postuan amaitu du Poloniako Itzulia, 11 segundora.

7. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - DÉMARE Arnaud (Groupama) 3:59:20

2 - KOOIJ Olav (Jumbo) d.b.

3 - BAUHAUS Phil (Bahrain) d.b.

4 - KANTER Max (Movistar) d.b.

5 - THIJSSEN Gerben (Intermarché) d.b.

6 - VAN DEN BERG Marijn (EF Education) d.b.

7 - CIMOLAI Davide (Cofidis) d.b.

8 - THEUNS Edward (Trek) d.b.

9 - ACKERMANN Pascal (UAE) d.b.

10 - GROVES Kaden (BikeExchange) d.b.

BEHIN BETIKO SAILKAPEN NAGUSIA

1 - HAYTER Ethan (INEOS) 24:27:03

2 - ARENSMAN Thymen (DSM) +0:11

3 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:18

4 - SOBRERO MatteO (BikeExchange) +0:23

5 - TULETT Ben (INEOS) +0:25

6 - CAVAGNA Rémi (Quick-Step) +0:31

7 - BATTISTELLA Samuele (Astana) +0:32

8 - HIGUITA Sergio (BORA) d.b.

9 - ULISSI Diego (UAE) +0:45

10 - ARMIRAIL Bruno (Groupama) +0:50

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X