2022ko Donostiako Klasikoaren profila eta ibilbidea: Donostia – Donostia (224,8 km)
2022ko Donostiako Klasikoa uztailaren 30ean jokatuko da, eta iazko ibilbide gogorrari eutsiko dio (224, 8 kilometro). Hau da, sei mendate puntuagarri izango dira txirrindularien zain, eta gainera, horietako azkena (Murgil) helmugatik gertu egongo da kokatuta.
Txirrindulariek gainditu beharko duten lehen zailtasuna Azkarateko gaina (3. maila, 4,2 kilometro eta % 7,3ko batez besteko maldak) izango da, 63. kilometroan iritsiko dena, hain zuzen ere. Hogei kilometro geroago, Urrakiko mendatearekin (2. maila, 8,6 kilometro eta % 6,9eko batez besteko maldak) egingo dute topo, eta 105. kilometrorako Alkizako igoera (3. maila, 4,4 kilometro eta % 6,2ko batez besteko maldak) gaindituko dute.
Ibilbideko lehen zati horren ostean, parte-hartzaileek igoera eta jaitsiera laburrez betetako 50 kilometroko tartetik igaroko dira, ibilbidearen bigarren zati erabakigarriari aurre egin aurretik. Azken zati horretan, Jaizkibel (2. maila, 7,9 kilometro eta % 5,6ko batez besteko maldak), Erlaitz (1. maila, 3,8 kilometro eta % 10eko batez besteko maldak) eta, batez ere, Murgilgo "horma" (2. maila, 2,1 kilometro eta % 10,1eko batez besteko maldak) izango dituzte zain.
Behin azken igoera horretatik pasatuta, bost kilometro eskas baino ez dira geratuko laskerteka amaitzeko. Gainera, bigarren mailakoa izan arren, malda esanguratsuak ditu, eta, ibilbide luzearen ostean, hor erabaki ohi da probaren nondik norakoa.
Klasikoaren azken ekitaldia Neilson Powless estatubatuarrak irabazi zuen faboritoen taldea ustekabean harrapatuta. Aurreko edizioetako irabazleak ere izen handiko nazioarteko txirrindulariak izan dira, hala nola, Julian Alaphilippe, Remco Evenepoel edota Michal Kwiatkowski. Emakumezkoen kategorian, Annemiek van Vleutenek eskuratu zuen garaipena
Lasterketa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en, 14:50etik aurrera.
KLASIKOAREN PROFILA:
KLASIKOAREN IBILBIDEA:
FITXA TEKNIKOA:
Ibilbidea: Donostia – Donostia.
Distantzia: 224,8 km.
Hasiera-ordua: 11:41.
Amaiera-ordua: 17:13 (42 km/h) | 17:30 (40 km/h) | 17:47 (38 km/h).
Mendiko saria: Azkarate (3. maila), 63. kilometroan; Urraki (2. maila), 83,9. kilometroan; Alkiza (3. maila), 104,9. kilometroan; Jaizkibel (2. maila), 161,9. kilometroan; Erlaitz (1. maila), 181,9. kilometroan eta Murgil (2. maila), 216,6. kilometroan.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Arriortuak Munduko Txapelketa irabazi du, tandem modalitatean, Alabaman
Basque Teameko txirrindulari bizkaitarrak, Mikel Aristi bere pilotuak gidatuta, Huntsvillen jokatutako Munduko txirrindularitza paralinpiko Txapelketako errepideko lineako probako urrezko domina irabazi du. Erlojupekoan, Arriortuak bosgarren postua eskuratu zuen.
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.