Suitzako Tourra (4. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Impeyk irabazi du laugarren etapa eta Williamsek lidergoari eutsi dio

Daryl Impeyk bereganatu du garaipena Suitzako Tourreko laugarren etapan, esprintean Matthews eta Kragh mendean hartuta. Alex Aranburu seigarren izan da.
Daryl Impey
Daryl Impey, Suitzako Tourreko 4. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Daryl Impeyk (Israel Premier Tech) irabazi du Suitzako Tourreko laugarren etapa, asteazken honetan (ekainak 15) Grenchen eta Brunnen artean egin dena, 190,8 kilometroko ibilbidearekin. Stephen Williamsek (Bahrain Victorious) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Esprint estu eta lehiatuan Impey izan da indartsuena. Michael Matthews (BikeExchange) izan da bigarren, eta Soren Kragh Andersen (DSM) hirugarren. Alex Aranburu (Movistar) etapa irabazteko lehian egon da, baina euskal txirrindulariak seigarren amaitu du.

Eguneko ihesaldiko protagonistak izan dira Matthew Holmes (Lotto-Soudal), Markus Hoelgaard (Trek-Segafredo) eta Jimmy Janssens (Alpecin-Fenix), baina Suttelen harrapatu ditu tropelak, helmugatik gertu.

Sailkapen nagusiko liderra da Stephen Williams; sei segundoko abantaila du bigarren den Andreas Kronekiko (Lotto Soudal) eta zazpi segundokoa hirugarren postuan dagoen Geraint Thomasekiko (Ineos Grenadiers).

4. etapako sailkapena:

1 - IMPEY Daryl (Israel) 4:14:09

2 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

3 - KRAGH ANDERSEN Søren (DSM) d. b.

4 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.

5 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.

6 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA) d. b.

8 - BRAMBILLA Gianluca (Trek) d. b.

9 - BURGAUDEAU Mathieu (TotalEnergies) d. b.

10 - KÜNG Stefan (Groupama FDJ) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - WILLIAMS Stephen (Bahrain) 17:46:28

2 - KRON Andreas (Lotto) + 0:06

3 - THOMAS Geraint (INEOS) + 0:07

4 - LEKNESSUND Andreas (DSM) d. b.

5 - KÜNG Stefan (Groupama FDJ) +0:10

6 - HIRSCHI Marc (UAE) d. b.

7 - KUSS Sepp (Jumbo) d. b.

8 - FUGLSANG Jakob (Israel) d. b.

9 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

10 - YATES Adam (INEOS) d. b.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X