5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vlasovek eskuratu du Romandiako Tourra

Errusiarra azken eguneko erlojupekoan gailendu da, eta sailkapen nagusia bereganatu du. Gino Mader (Bahrain) eta Simon Geschke (Cofidis) ziklistak ere Villarseko podiumera igo dira.
Mader, Vlasov eta Geschke, podiumean. Argazkia: EFE
Mader, Vlasov eta Geschke, podiumean. Argazkia: EFE

Alaksandr Vlasov (Bora-Hansgrohe) txirrindulariak erdietsi du garaipena 2022ko Romandiako Tourrean. Errusiarra bosgarren egunean jokatu den Aigle eta Villars artean 15,84 kilometrotako erlojupekoan onena izan da eta ondorioz lasterketa ere eraman du.

Gino Mader (Bahrain) eta Simon Geschke (Cofidis) ziklistek bigarren eta hirugarren egin dute erlojuaren kontra eta baita sailkapen nagusian ere. Jardunaldia hasi baino lehen lider zegoen Rohan Dennisek (Jumbo Visma) ez du eguna izan eta zortzigarren denbora onena egin du helmugan.

Vlasov helmugara heldu arte behin behineko lider asko izan dira, hots, Thibaut Pinot (34:47), Steven Kruijswijk (34:45), Damiano Caruso (34:44) eta Simon Geschke (34:11). Ion Izagirre gipuzkoarrak 35:28ko denbora egin du.

 

5. ETAPAKO SAILKAPENA

1. VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 33:40

2. GESCHKE Simon (Cofidis) 0:31

3. MADER Gino (Bahrain - Victorious) 0:36

4. CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) 1:04

5. KRUIJSWIJK Steven (Jumbo-Visma) 1:05

6. PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 1:07

7. TAARAMAE Rein (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 1:25

8. AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 1:25

9. KUSS Sepp (Jumbo-Visma) 1:26

10. O'CONNOR Ben (AG2R Citroen Team) 1:40

SAILKAPEN NAGUSIA

1. VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 18:00:59

2. MADER Gino (Bahrain - Victorious) 0:50

3. GESCHKE Simon (Cofidis) 0:55

4. AYUSO Juan (UAE Team Emirates) 1:22

5. O'CONNOR Ben (AG2R Citroën Team) 1:47

6. CARUSO Damiano (Bahrain - Victorious) 1:51

7. KRUIJSWIJK Steven (Jumbo-Visma) 1:52

8. DENNIS Rohan (Jumbo-Visma) 1:54

9. PLAPP Luke (INEOS Grenadiers) 2:08

10. RUBIO Einer Augusto (Movistar Team) 2:13

Aleksandr Vlasov Aleksandr Vlasov

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X