Igandean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pogacar eta Van Vleuten, garaipenerako faborito nagusiak

Van Aert azken orduko baja da, koronabirusagatik, Pogacar eta Van der Poel faborito nagusi dituen edizioan. Emakumezkoetan, Van Vleuten da kontuan izateko aurkari nagusia.
Flandriako Itzulia zuzenean eskainiko du EITB Mediak. Argazkia: EFE.
Flandriako Itzulia zuzenean eskainiko du EITB Mediak. Argazkia: EFE.

Elurra eta hotza protagonista izango dira aurtengo Flandriako Itzulian. Ibilbidea Amberesen hasi eta Oudenaarden amaituko da. Guztira, 272,5 kilometro izango dira, iazko edizioa baino 20 kilometro gehiago.

Irabazteko faboritoak Tadej Pogacar esloveniarra eta Mathieu Van der Poel belgikarra dira. Baina Stefan Kung suitzarra eta Matej Mohoric esloveniarra, besteak beste, sasoi onean daude eta lehiatzeko prest egongo dira.

Julian Alaphilippe frantziarrak ez du lasterketan parte hartuko, eta Wout Van Aert belgikarra azken orduko baja da, covid-19an positibo emateagatik.

Van Valuten faborito nagusi, emakumezkoen lasterketan

Emakumezkoen lasterketa gizonezkoenaren aurretik jokatuko da. 158 kilometroko ibilbidea du, Oudenaarden hasita eta amaituta.

Movistar taldeak Van Vleuten faborito nagusia du, Flandrian bi aldiz gailendu da. Emma Norsgaard, Arlenis Sierra, Alicia González, Aude Biannic eta Barbara Guarischi izango ditra bere taldekideak.

Goizeko 11etatik aurrera, Flandriako Itzulia zuzenean eskainiko du EITB Mediak.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X