Kataluniako Volta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Colbrelli ospitalera eraman dute bihotzeko arazoengatik

Kataluniako Voltako lehen etapan bigarren izan da Sonny Colbrelli. Italiarra lurrera erori da, konortea galduta, helmuga gurutzatu ostean. Medikuek bihotzeko masajea egin behar izan diote. Ondoren, "egonkor" eraman dute ospitalera.
Colbrelli
Colbrelliri bihotzeko masajea ematen dioten momentua. Argazkia: EFE

Sonny Colbrelli (Bahrain Victorious) ospitalera eraman dute astelehen honetan (martxoak 21) Kataluniako Voltako lehen etapa amaitu ostean. Italiarra bigarren izan da Michael Matthewsek irabazi duen etapan, baina helmuga gurutzatu ostean lurrera erori da, konortea galduta.

Medikuek bihotzeko masajea egin diote Colbrelliri. Ondoren, Gironako Josep Trueta ospitalera eraman dute "egoera egonkorrean", Bahrain Victorious taldeak jakinarazi duenez. Ospitalean proba gehiago egingo dizkiote.

"Voltako lehen etapako esprintaren ostean, Sonny Colrelli lurrera erori da, konorte gabe. Medikuen laguntza jaso du, eta egonkor eraman dute ospitalera, anbulantzian. Gironako Unibertsitate Ospitalean azterketa sakonagoa egingo diote", adierazi du Colbrelliren taldeak.

Sonny Colbrelli bronkitisak jota iritsi zen Voltara.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Ton Pidcock Andorran garaile
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tom Pidcock esprintean nagusitu zaio Carlos Veronari Andorrako Klasikoan

Tom Pidcock (Pinarello Q36.5) britainiarrak irabazi du Andorrako Klasikoaren bigarren edizioa, esprintean Carlos Verona (Lidl-Trek) garaituta, eta Sepp Kuss (Visma-Lease a Bike) estatubatuarra izan da hirugarren. Leedsko txirrindulariak 14. garaipen profesionala lortu du horrela, eta Mattias Skjelmose daniarraren lekukoa hartu du podiumeko maila gorenean. Ibilbidearen gogortasuna eta beroa nabarmendu dira gaurkoan Andorran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X