UAE Tourra, 1. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jasper Philipsenek lortu du garaipena Madinat Zayedeko esprintean

Alpecin-Fenixeko ziklistak Sam Bennett (BORA - hansgrohe) eta Elia Viviani (INEOS Grenadiers) gainditu ditu helmugan eta lehen liderra da.
Philipsen (artxiboko irudia)
Philipsen (artxiboko irudia)

UAE Tourrak, Arabiar Emirerri Batuetan jokatzen den txirrindularitzako lasterketak, bere hirugarren urtea betetzen du aurten.

Zazpi etapetan banatuta dago ibilbidea da eta lehen egunean Madinat Zayeden hasi eta amaitu da 184 kilometro burutu eta gero.

Jasper Philipsen (Alpecin-Fenix) ziklistak erdietsi du garaipena Sam Bennetten (BORA - Hansgrohe) eta Elia Vivianiren (INEOS Grenadiers) aurretik.

Lehenego hamarren arten izen handiko gizon azkar izan dira, tartean, Demare, Groenewegen edo Ackermann.

SAILKAPENA

1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) 4:42:34

2. BENNETT Sam (BORA - hansgrohe) 0:00

3. VIVIANI Elia (INEOS Grenadiers) 0:00

4. GROENEWEGEN Dylan (Team BikeExchange - Jayco) 0:00

5. LIEPINŠ Emils (Trek - Segafredo) 0:00

6. DÉMARE Arnaud (Groupama - FDJ) 0:00

7. KANTER Max (Movistar Team) 0:00

8. KOOIJ Olav (Jumbo-Visma) 0:00

9. DEVRIENDT Tom (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 0:00

10. ACKERMANN Pascal (UAE Team Emirates) 0:00

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X