Molanok irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa eta Serrano da lider berria
Juan Sebastian Molanok (UAE Emirates) irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa, asteazken honetan Tardajos eta Briviesca (175 km) artean egin dena. Gonzalo Serrano (Movistar) da lasterketako lider berria.
Molano kolonbiarrak esprint estuaren ostean lortu du etapa garaipena, Alberto Dainese (DSM) eta Mateo Trentin (UAE Emirates) mendean hartuta. Jon Aberasturik (Caja Rural - Seguros RGA) bosgarren postuan amaitu du etapa.
Gonzalo Serrano da sailkapen nagusiko liderra. Bigarren postuan da Edward Planckaert (Alpecin - Fenix) Serranoren marka berdinduta, eta Vincenzo Albanese (EOLO-Kometa) da hirugarren segundo bakarrera. Mikel Landa (Bahrain Victorious) zortzigarren postuan da 9 segundora, eta Jonathan Lastra (Caja Rural - Seguros RGA) ere 9 segundora dago, hamargarren postuan.
BIGARREN ETAPAKO SAILKAPENA:
1 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) 3:55:40
2 - DAINESE Alberto (DSM) d.b.
3 - TRENTIN Matteo (UAE) d.b.
4 - MEEUS Jordi (BORA) d.b.
5 - ABERASTURI Jon (Caja Rural) d.b.
6 - JANSE VAN RENSBURG Reinardt (Qhubeka) d.b.
7 - EINHORN Itamar (Israel) d.b.
8 - LAWLESS Chris (TotalEnergies) d.b.
9 - SARREAU Marc (AG2R) d.b.
10 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA:
1 - SERRANO Gonzalo (Movistar) 7:30:22
2 - PLANCKAERT Edward (Alpecin-Fenix) d.b.
3 - ALBANESE Vincenzo (EOLO-Kometa) +0:01
4 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) d.b.
5 - BARDET Romain (DSM) +0:03
6 - STANNARD Robert (BikeExchange) +0:09
7 - BOL Jetse (Burgos-BH) d.b.
8 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.
9 - FLÓREZ Miguel Eduardo (Arkéa) d.b.
10 - LASTRA Jonathan (Caja Rural) d.b.
Zure interesekoa izan daiteke
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da; segundo gutxi batzuengatik, ihesaldi hori helmugaratu egin da, Montrond-les-Bainsen, asteazkenean.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.
Matteo Jorgensonen Visma taldeak erlojupekoa irabazi du Perreuxen
Bigarren Netcompany INEOS Erresuma Batuko taldea sailkatu da, eta hirugarren EF Education-EasyPost, irabazleengandik 29 segundora. Horrela, Alex Baudin txirrindulari frantziarrak lidergoari eutsi dio.
Anthon Charmigek irabazi duen Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko 2. etapako azken kilometroa
Anthon Charmig (Uno-X-Mobility) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko bigarren etapan. Bere ibilbideko bigarren garaipena lortu du danimarkarrak. Henri-Françoi Renard-Haquin (Team Picnic PostNL) frantziarra iritsi da bigarren, eta Vlad Van Mechelen (Bahrain-Victorious) hirugarren.
Charmigek lortu du garaipena Le Puy-en-Velayn, bigarren etapan, ihesaldi luze baten ostean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari danimarkarrak 200 kilometro baino gehiago egin ditu eguneko ihesaldian. Etapako azken igoeran lasterketa-buruan geratu dira Charmig, Garcia Pierna eta Braz. Daniarrak tartea ireki du, eta bakarrik helmugaratu da.
Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Alex Baudin (EF Education - EasyPost) txirrindulari frantziarrak irabazi du Auvernia-Rhôneo-Alpes Tourreko lehen etapa, 146,2 kilometrokoa, Vizille eta Saint-Ismier artean.
Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapa
Ibon Ruiz: “Sinetsita nengoen irabaziko nuela”
Ibon Ruizek (Kern Pharma) profesional mailako lehen garaipena lortu zuen atzo Mercan'Tourrean. Bere balorazioa oso positiboa da, "kosta egin baitzaio" hori lortzea, eta babesleek euren aldeko apustua egiteko balio izatea espero du. (Bideoa gazteleraz)