Carapazek Suitzako Tourreko sailkapen nagusia irabazi du eta Mäderrek azken etapa
Richard Carapaz (Ineos) ekuadortarrak Suitzako Tourra irabazi du Rigoberto Uran (Education First) kolonbiarraren erasoei arazorik gabe erantzun ondoren, Andermatt herrian hasi eta amaitu den159,5 kilometroko zortzigarren eta azken etapan. Eguneko garaipena Gino Mäder (Bahrain) suitzarrak eskuratu du.
Frantziako Tourrerako prestakuntzan zentratuta dagoen Carapazek (horixe baita bere benetako helburua, egun hauetan zehar aitortu duenez), bikain aritu da mendi garaietan, (Leukerbad gainean irabazitako bosgarren etapa horren adierazle). Hain zuzen ere, etapa hori baliatu zuen liderraren elastiko horia jantzi eta azken egunera arte berarekin irauteko. Nahiz eta azken aurreko jardunaldiko erlojupekoan Rigoberto Uran kolonbiarrak estu hartu zuen; izan ere, 17 segundora murriztu zuen sailkapen nagusiko bien arteko aldea.
Hartara, azken jardunaldian Carapazek izan duen helburu bakarra Uranen erasoaldiei erantzutea izan da, eta ez du estutasunik igaro hori zeregin horretan. Ondorioz, bata zein bestea taldetxo berean iritsi dira Mäder garailearengandik bederatzi segundora. Bahrain taldeko suitzar gazteak aise gainditu du esprintean Michael Woods (Israel Start-up Nation) kanadarra.
Carapazen talde berean Jakob Fuglsang (Astana) danimarkarra ere iritsi da, eta hori esker podiumeko hirugarren mailara igotzea lortu du, Maximilian Schachmann alemaniarrari (Bora) lau segundoko aldea aterata.
8. etapako sailkapena:
1 - MÄDER Gino (Bahrain) 4:06:25
2 - WOODS Michael (Israel) d.b.
3 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +0:09
4 - DUNBAR Eddie (INEOS) d.b.
5 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.
6 - COSTA Rui (UAE) d.b.
7 - URÁN Rigoberto (EF) d.b.
8 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) d.b.
9 - FUGLSANG Jakob (Astana) d.b.
10 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +0:21
---------------------------------
Behin betiko sailkapen nagusia:
1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 24:44:01
2 - URÁN Rigoberto (EF) +0:17
3 - FUGLSANG Jakob (Astana) +1:15
4 - SCHACHMANN Maximilian (BORA) +1:19
5 - WOODS Michael (Israel) +2:55
6 - POZZOVIVO Domenico (Qhubeka) +3:16
7 - COSTA Rui (UAE) +3:43
8 - OOMEN Sam (Jumbo) +4:16
9 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +4:39
10 - CHAVES Esteban (BikeExchange) +5:33
Zure interesekoa izan daiteke
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.
Silva uruguaitarrak irabazi du Norvegiako Arctic Race
Azken etapan, Cedrik Bakke Christophersen izan da azkarrena. Norvegiarrak lau ordu pasatxoan amaitu du 190,5 kilometroko etapa. Sailkapen nagusiari dagokionez, azken garaipena Guillermo Thomas Silva uruguaitarrarentzat izan da.
Guillermo Thomas Silva garaile hirugarren etapan, Storheia Summiten
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarrak lortu du lehen postua Arctic Raceko hirugarren etapan. Van Eetvelt (Lotto) belgikarra helmugaratu da bigarren, Silvarekin batera. Pinarello (NSN Cycling) hirugarren izan da Storheia Summiten.