Ekainaren 6tik 13ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Marc Solerrekin aurkeztuko da Suitzan Movistar

Aurtengo edizioan ez da euskal txirrindularirik talde telefonikoan. Lasterketa zuzenean ikusi EITBn.
Marc Soler, Romandian. Argazkia: EFE
Marc Soler, Romandian. Argazkia: EFE

Marc Soler izango da Movistar Team taldeko gizon indartsua 2021eko Suitzako Tourrean. Lasterketa hilaren 6an hasiko da Frauenfelden eta 13an bukatuko.

Ekainaren 26an hasiko den Frantziako Tourra prestatzeko balioko dio lasterketa Solerri eta Movistar taldeari berari. Txirrindulari katalanak Italiako Giroa utzi behar izan zuen eroriko baten ondorioz eta orain sailkapen nagusira begira egongo da postu on bat egiteko jomuga duela.

Movistar taldeko zazpikoa Marc Soler, Ivan García Cortina, Gonzalo Serrano, Sergio Samitier, Hector Carretero, Johan Jakobs eta Juan Diego Alba txirrindulariek osotuko dute.

Iazko edizioa pandemiagatik bertan behera geratu egin zen eta aurten bederatzi etapa izan beharrean zortzi izango ditu lasterketak, lehenengoa erlojupeko bat, Frauenfelden.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X