Kasper Asgreen gailendu da Flandrian, Van der Poel faborito nagusia mendean hartuta
Kasper Asgreen (Deceuninck Quick Step) danimarkarrak irabazi du Flandriako Tourraren 105. edizioa Mathieu Van der Poelen aurretik. Txirrindulariek 254,3 kilometroko ibilbidea egin dute Anberes eta Oudenaarde artean.
Lasterketa honetarako bereziki "Elegant" izena eraman duen taldeko txirrindulariak norgehiagoka estua izan du Van der Poel iazko irabazlearekin, urteko bigarren monumentua irabazteko. Irabazleak azken 50 metroetan gainditu du aurtengo Strade Biancheko irabazlea.
"Flandriako lehoi" berriak 1,92 metroko garaiera du eta E3 Harelbeke lasterketan gailendu da aurten. Harresietan erasoa jo du eta aurkarien erasoei ondo eutsi die, Van der Poelekin lasterketa buruan bakarrik geratu den arte. Azkenean danimarkarra nagusitu da 6 ordu, 2 minutu eta segundo bateko denborarekin. Hirugarren postuan Greg Van Avermaet belgikarra sartu da, 33 segundora.