Julian Alaphilippe, errepideko munduko txapeldun berria
Julian Alaphilippe txirrindulari frantziarrak irabazi du Errepideko Munduko Txapelketa, bakarrik helmugaratuta. Wout Van Aert eta Marc Hirschi bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Euskaldunen artean, Mikel Landa izan da onena, 16. postuan sailkatu baita; Pello Bilbao, aldiz, 20. izan da.
Alaphilippek erasoa jo du Gallisternako azken igoeran, helmugarako 12 kilometroren faltan, eta 24 segundoko aldearekin helmugaratu da.
Atzetik, Wout van Aert faboritoa bigarren sailkatu da, eta Marc Hirschi, aldiz, hirugarren.
Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa izan da onena, 16. sailkatuta, eta Pello Bilbao 20. postuan helmugaratu da.
Horrenbestez, Julian Alaphilippe da errepideko munduko txapeldun berria.