Edukia gorde nahi duzu?
Hasi saioa edukia gordetzeko eta Kirolak atariko abantailak aprobetxatzeko.
Davide Formolorentzat izan da etapa, eta Roglicek lidergoa sendotu du
Irabazleak 33 segundo atera dizkio zazpi txirrindulariko talde bati, tartean Primoz Roglic liderra eta Mikel Landa arabarra.
Davide Formolo (UAE Emirates) italiarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapa, Corenc eta Saint Martin de Belleville artean (157 kilometro) jokatu dena. Primoz Roglic (Jumbo Visma) esloveniarra bigarren postuan helmugaratu da, eta lidergoa sendotu du.
27 urteko Italiako txapeldunaren garaipena ederra izan da. La Madeleine mendatea igotzen ari zela erasoa jo du 9 iheslariko talde baten barruan, eta ihes eginda igaro da mendate gainetik, eta hala jarraitu du Saint Martin de Belleville tontorrean jarrita zegoen helmugaraino, bertan besoak altxatzeko.
Italiarrak 33 segundo atera dizkio etapan bigarren izan den Primoz Roglic liderrari. Esloveniarrarekin batera beste sei txirrindulari sartu dira, tartean Mikel Landa (Bahraian) arabarra, Thibaut Pinot (Groupama) frantziarra eta Daniel Martinez (Education First) kolonbiarra. Atzerago helmugaratu dira 42 segundoko atzerapenarekin beste zenbait faborito, hala nola Egan Bernal (Ineos) eta Nairo Quintana (Arkea) kasu.
Horrenbestez, Roglicek sendotu egin du liderraren elastikoa etapako bigarren tokiak aitortzen zituen 6 segundoko sariarengatik. Ondorioz, une honetan, 14 segundoko aldea ateratzen dio Pinoti eta 20 segundokoa, Emanuel Buchmanni (Bora). Guillaume Martin (Cofidis) frantziarra laugarren da 24ra, eta Mikel Landa bosgarren, 26ra.
Larunbat honetan laugarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Ugine eta Megève artean (bigarren mailako mendatea).

Hirugarren etapako emaitzak eta sailkapen nagusia:
Zure interesekoa izan daiteke
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Primoz Roglic esloveniarra eta Marlen Reusser suitzarra, Europako erlojupeko txapeldunak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Mintegik El Djazairko Sari Nagusiko sailkapen nagusia irabazi du, eta Hennequinek, azken etapa
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Alex Aranburuk lepauztaia hautsita du, Coppa Bernocchi lasterketan izandako erorikoagatik, eta ez da berriro lehiatuko 2026an
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Frantziak Mundialeko mendekua hartu eta Italia gainditu du Europako Txapelketako errelebo mistoan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Van der Tuukek irabazi du El Djazaïr sariko lehen etapa, Aljerian
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Paris-Tourseko 120. edizioaren profila, ibilbidea eta garaipena lortzeko faboritoak
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Xabier Berasategik bigarren postua lortu du Vendeeko Tourrean
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Remco Evenepoel, Europako txapeldun, esprint apoteosiko batean Ciccone garaituta
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Demi Vollering nagusitu da berriro, eta Usoa Ostolaza 9. sailkatu da Europako Txapelketan
18:00
-
20:00
ZUZENEAN
Duela
min.
Eslovakiako txirrindularitza taldeko masajistak Montrealgo Munduko Txapelketako lineako proban hartu du parte
Gehiago ikusi