Van Aertek sasoiko jarraitzen du eta Dauphineko lehen liderra da
Wout Van Aert (Jumbo-Visma) belgikarra da Dauphine Kriteriumeko lehen liderra, asteazken honetan Clermont-Ferrand eta Saint-Christo-en-Jarez artean jokatu den 218,5 kilometroko bereganatu eta gero.
Strade Bianche eta Milan San Remo irabazi berri dituen Van Aertek azken metroetan jo du erasoa, eta Daryl Impey (Mitchelton Scott) hegoafrikarraren eta Egan Bernal (Ineos) kolonbiarraren aurretik helmugaratu da lehen postuan.
Alejandro Valverde (Movistar) murtziarra ere garaipena lortzeko borrokan ibili da, eta laugarren sartu da azkenerako. Euskal txirrindulariei dagokienez, Mikel Landa (Bahrain), Gorka Izagirre (Astana) eta Pello Bilbao (Bahraian) liderraren denbora berean heldu dira; alabaina, 10 segundoko atzerapena pilatu dute sailkapenean helmugan izandako hobarien ostean.
Ostegun honetan bigarren etapa korrituko da Vienne eta Col de Porte artean (135 kilometro). Amaiera aproposa da faboritoen artean borroka egon dadin; izan ere, azken mendatea (17,5 km) maila berezikoa da, eta % 6,2ko batez besteko maldak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Xabier Isasak irabazi du Portugalgo Itzuliaren seigarren etapa
Urretxuko txirrindulariak egun osoa ihesaldian eman du, eta Rui Oliveira portugaldarrari esprintean nagusitu zaio, bigarren talde bat gainean zuela. Gipuzkoarraren aurreneko garaipena da profesionaletan.
2026ko Norvegiako Arctic Race lasterketako etapa guztien profilak eta ibilbideak
Norvegiako Arctic Race abuztuaren 13tik 16ra bitartean jokatuko da, eta Evenesen hasi eta Narviken amaituko da. Lau etapak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
Maite Urteagak irabazi du Gaztela-Mantxako Itzulia
Natalia Vasquezek irabazi du azken etapa, gipuzkoarra izan da bigarren, eta Lur Zufiria, berriz, hirugarren.
Burgosko Itzuliko bosgarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko azken etapa, Caleruegas eta Lagunas de Neila artean (137 km) burutu da. Giulio Pellizzari nagusitu da sei txirrindularik osatutako ihesaldi batean. Bere aldetik, Felix Gallek sailkapen nagusiko lidergoari eutsi dio eta 2026ko Burgosko Itzuliko txapeldun bilakatu da.
Felix Gallek irabazi du Burgosko Itzulia, etapa nagusian Pellizzarik erakustaldia eman ostean
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak Burgosko Itzuliko garaipena ziurtatu du Neilako aintziretako igoeran hirugarren postuari eutsita. Giulio Pellizzari eskalatzaile italiarrak, berriz, azken etapa irabazi du erakustaldia emanda.
Brennanek ez du hutsik egin esprintean, Briviescan, eta bigarrenez nagusitu da Burgosko Itzulian
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari gazteak bere ahalmen izugarria erakutsi du berriro ere, Briviescako helmugan esprint estu batean garaipena eskuratzeko, aurtengo Burgosko Itzulian lortu duen bigarrena. Felix Gallek, berriz, liderraren maillot moreari eutsi dio, Neilako aintziretako azken jardunaldi erabakigarriaren atarian.
Burgosko Itzuliko laugarren etapako azken kilometroa
Burgosko Itzuliko laugarren etapa, Palazuelos de Muño eta Briviesca artekoa (178 km), Matthew Brennan (Visma) britainiarrak irabazi duen esprint estu batean erabaki da. Ikusi hemen nolakoa izan den etapako azken kilometroa.
Hiru etapa Burgosko Itzulian, eta hiru lider: honela lortu du Felix Gallek
Decathloneko txirrindulari austriarra Escudo mendateko etapan gailendu da; igoera horretan erakutsi du indartsu dabilela, eta sasoi puntu ona duela.
Felix Gall izan da indartsuena Escudo mendatean, eta Burgosko Itzuliko lider jarri da
Decathlon taldeko txirrindulari austriarrak, lasterketako hirugarren eguneko azken kilometroak markatu dituen mendate gogorrean, atzean utzi ditu Oscar Onley, alegia, orain arte sailkapen nagusiko lehen postuan zegoen ziklista, Ciccone eta Pellizzari, eta etapa irabazi du eta liderraren maillota jantzi.
Onley eta Ciccone, nor baino nor gehiago Burgosko Itzuliko bigarren etapako esprintean
Oscar Onleyk bereganatu du garaipena Valle del Solerako igoeran, eta, hori gutxi balitz bezala, lasterketako liderraren maillota janztea lortu du.