Sam Bennettek lortu du garaipena, azken kilometroko erorikoak markatutako etapan
Sam Bennettek (Deceuninck Quick Step) irabazi du 2020ko Burgosko Itzuliaren laugarren etapa, esprintean. Sailkapen nagusiari dagokionez, ez da aldaketarik izan. Remco Evenepoelek (Deceuninck Quick Step) lidergoan jarraitzen du eta Mikel Landa (Bahrain McLaren) hirugarren da, 32 segundora.
Ihesaldian, euskaldun bat izan dugu gaurkoan: Txomin Juaristi (Euskaltel Euskadi). Baina pelotoiak azken 10 kilometroetan bertan behera utzi du.
Irlandarrak azken kilometroan pelotoiak izandako erorikoaz baliatuz, erasoa egin eta etapa garaipena lortu du. Erorikoa azken kilometroaren pankartapean izan da, eskumaranzko azken bihurgunean.
Bennett helmugaratu eta 5 segundora, Arnaud Demare frantziarra (Groupama FDJ) sartu da. Atzetik, Giacomo Nizzolo (NTT Pro Cycling), Davide Cimolai (Israel Start-Up Nation) eta Lionel Taminiaux (Bingoal-Wallonie Bruxelles) heldu dira.
Hala ere, faboritoak ez dira eroriko handi horretan izan eta, beraz, sailkapen nagusian ez da aldaketa garrantzitsurik izan. Remco Evenepoelek lidergoan jarraitzen du. George Bennett bigarren da, 12 segundora, eta Mikel Landa hirugarren, 32 segundora.
Mendiko sailkapenean ere, aldaketarik ez. Gotzon Martin (Euskaltel Euskadi) lehenengo postuan da oraindik.
Horrenbestez, Sam Bennett izan da 4. etapan garaile eta 2020ko Burgosko Itzuliaren sailkapen nagusian Remco Evenepoelek lidergoan darraio. Larunbatean, lasterketako bosgarren eta azken etapa izango dugu, Covarrubias eta Lagunas de Neila artean. Etapak 158 kilometro izango ditu eta Lagunas de Neilako tontorrean amaituko da. Betiko moduan, etapa zuzenean, 15:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
Zure interesekoa izan daiteke
Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.
Esprint jendetsu batean bereganatu du Van Aertek bosgarren etapa
Wout Van Aert (Team Visma) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren bosgarren etapan. Esprint masibo batek erabaki du gaurko emaitza, belgikarra gainontzekoak baino gehiago izan da eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Montrond-les-Bainsen.
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da gaur, asteazkenez; segundo gutxi batzuengatik. Ihesaldia Montrond-les-Bainsen helmugaratu da.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.
Matteo Jorgensonen Visma taldeak erlojupekoa irabazi du Perreuxen
Bigarren Netcompany INEOS Erresuma Batuko taldea sailkatu da, eta hirugarren EF Education-EasyPost, irabazleengandik 29 segundora. Horrela, Alex Baudin txirrindulari frantziarrak lidergoari eutsi dio.
Anthon Charmigek irabazi duen Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko 2. etapako azken kilometroa
Anthon Charmig (Uno-X-Mobility) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko bigarren etapan. Bere ibilbideko bigarren garaipena lortu du danimarkarrak. Henri-Françoi Renard-Haquin (Team Picnic PostNL) frantziarra iritsi da bigarren, eta Vlad Van Mechelen (Bahrain-Victorious) hirugarren.
Charmigek lortu du garaipena Le Puy-en-Velayn, bigarren etapan, ihesaldi luze baten ostean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari danimarkarrak 200 kilometro baino gehiago egin ditu eguneko ihesaldian. Etapako azken igoeran lasterketa-buruan geratu dira Charmig, Garcia Pierna eta Braz. Daniarrak tartea ireki du, eta bakarrik helmugaratu da.
Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Alex Baudin (EF Education - EasyPost) txirrindulari frantziarrak irabazi du Auvernia-Rhôneo-Alpes Tourreko lehen etapa, 146,2 kilometrokoa, Vizille eta Saint-Ismier artean.
Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.