Haigek irabazi du Granadan, Landa hirugarren izan da, eta Ion Izagirre laugarren
Jack Haigek (Mitchelton Scott) irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, Villanueva de Mesia eta Granada artekoa, eta 125 kilometroko ibilbidea izan duena. Jakob Fuglsangek (Astana) lidertzari eutsi dio, eta sailkapen nagusian bigarren den Mikel Landarekiko (Bahrain) 14 segundoko abantailarekin helduko da azken etapara.
Azken etapako erlojupekoak erabakiko du Andaluziako Itzuliko irabazlea. Fuglsang eta Haig dira garaipena lortzeko faboritoak eta Mikel Landa ere borrokan ibiliko da, nahiz eta erlojuaren kontrako saioetan ez den ondo moldatzen.
Haigek, Fuglsangek eta Landak ihes egin dute El Purcheko igoeran, eta euren artean lehiatu dira etapa garaipenaren bila. Landak jo du lehen erasoa, Fuglsangek erantzun dio, eta garaipena Haigek lortu du. Fuglsang izan da bigarren, eta Landa hirugarren. Irabazlearengandik 27 segundora, laugarren izan da Ion Izagirre (Astana), eta hamargarren amaitu du Pello Bilbaok (Bahrain), 1'14"ra.
Zure interesekoa izan daiteke
Team Vismari taldekako erlojupekoan garaipena eman dion Jorgensonen esprinta
Matteo Jorgenson estatubatuarraren azken esprintak garaipena eman diot Team Vismari, Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko taldekako erlojupekoan, hirugarren etapan. INEOS taldea izan da bigarren, eta EF Education hirugarren. Hortaz, Alex Baudin frantziarrak jarraitzen du líder izaten.
Matteo Jorgensonen Visma taldeak erlojupekoa irabazi du Perreuxen
Bigarren Netcompany INEOS Erresuma Batuko taldea sailkatu da, eta hirugarren EF Education-EasyPost, irabazleengandik 29 segundora. Horrela, Alex Baudin txirrindulari frantziarrak lidergoari eutsi dio.
Anthon Charmigek irabazi duen Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko 2. etapako azken kilometroa
Anthon Charmig (Uno-X-Mobility) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko bigarren etapan. Bere ibilbideko bigarren garaipena lortu du danimarkarrak. Henri-Françoi Renard-Haquin (Team Picnic PostNL) frantziarra iritsi da bigarren, eta Vlad Van Mechelen (Bahrain-Victorious) hirugarren.
Charmigek lortu du garaipena Le Puy-en-Velayn, bigarren etapan, ihesaldi luze baten ostean
Uno-X Mobility taldeko txirrindulari danimarkarrak 200 kilometro baino gehiago egin ditu eguneko ihesaldian. Etapako azken igoeran lasterketa-buruan geratu dira Charmig, Garcia Pierna eta Braz. Daniarrak tartea ireki du, eta bakarrik helmugaratu da.
Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapako azken kilometroa
Alex Baudin (EF Education - EasyPost) txirrindulari frantziarrak irabazi du Auvernia-Rhôneo-Alpes Tourreko lehen etapa, 146,2 kilometrokoa, Vizille eta Saint-Ismier artean.
Baudinek helmugaraino eraman du ihesaldia, eta liderraren maillota jantzi du
EF Education taldeko txirrindulari frantziarra bakarka gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeak Tourreko lehen etapan. Ramses Debruyne (Alpecin) eta Leo Bisiaux (Decathlon) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
ZUZENEAN: Auvergne-Rhône-Alpes Tourreko 1. etapa
Ibon Ruiz: “Sinetsita nengoen irabaziko nuela”
Ibon Ruizek (Kern Pharma) profesional mailako lehen garaipena lortu zuen atzo Mercan'Tourrean. Bere balorazioa oso positiboa da, "kosta egin baitzaio" hori lortzea, eta babesleek euren aldeko apustua egiteko balio izatea espero du. (Bideoa gazteleraz)
Ibon Ruizek Itsas Alpeetako Klasikoa irabazi du
Kern Pharma taldeko txirrindulari gasteiztarrak, asteazkenean, garaipena eskuratu du lasterketan, Frantzian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. Valoniako Itzulian, Jon Barrenetxea Movistar taldeko ziklista bizkaitarra erori da, eta baliteke lepauztaia hautsita izatea.
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra ekainaren 7tik 14ra bitartean jokatuko da, Vizillen hasi eta Plateau de Solaisonen amaituta. Zortzi etapak kirolakeitb.eus-en eta ETBn izango dira zuzenean ikusgai.