Alaphilippe esprintean gailendu zaio Van Avermaeti, eta Adam Yates da orain liderra
Julian Alaphilippe frantziarra aise gailendu zaio Greg Van Avermaet belgikarrari Tirreno Adriatiko lasterketako bigarren etapan jokatutako esprintean. Txirrindulariek 195 kilometro egin dituzte Camaiore eta Pomarange artean. Sailkapen nagusian, Adam Yates da lider berria.
Alaphillipek lau ordu 48 minutu eta 9 segundoko denbora egin du, Van Avermaet txapeldun olinpikoaren eta Alessio Bettiol italiarraren aurretik. Alaphilippek Strade Bianche ospetsua irabazi berri du.
Markel Irizar eguneko protagonistetako bat izan da. Gipuzkoarra eguneko ihesaldian sartu da eta helmugarako 100 kilometrora bost minutuko zuloa egin dute talde nagusiarekiko.
Talde nagusiaren buruan Alaphilipperen Quick Step lanean jarri da eta aldea nabarmen jaisten joan da, helmugarako 13 kilometrora harrapatu dituzten arte.
Alaphilippek erasoa jo du helmugarako 500 metrora eta Van Avermaet atzetik atera zaio. Frantziarrak ez dio belgikarrari aukerarik eman, eta azkenean Quick Stepekoak eraman du garaipena.
Adam Yates, lider
Sailkapen nagusian, Adam Yates da lider berria, eta Brent Bookwalter taldekidea denbora berean da, 5 ordu, 10 minutu eta 34 segundoko denborarekin.
Ostiralean hirugarren etapa jokatuko dute, 226 kilometrokoa, Pomarange eta Foligno artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Huyko harresirako igoera Flèche Wallonneko azken kilometroan; Paul Seixas gailendu da
Decathlon taldeko frantziar gazteak lasterketako igoera erabakigarrian egin du erasoa, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Ion Izagirre bikain aritu da, eta zazpigarren postua eskuratu du.
Paul Seixas eta Demi Vollering Huyko harresian nagusitu dira, eta bereganatu egin dute Flèche Wallonne
Gizonezkoen proban, Seixasek izan du aginte makila azken igoeran, gailurretik 200 metrora erasoa jo, eta helmugan besoak altxatu ditu. Emakumezkoen lasterketan, Volleringek bigarren aldiz jaso ditu besoak Huyn. Volleringen garaipena eztabaidaezina izan da, indartsuena izan baita Huyko Harresiaren igoeran.
Lieja–Bastogne–Lieja 2026 Klasikoaren ibilbidea eta profila
Lasterketak amaiera aldatuko da, antolatzaileek igoera historikoen aurreko tartea gogortzea erabaki baitute, bi mendate berri gehituz: Col du Maquisard eta Cote de Desnie.
Usoa Ostolaza gailendu da Eibarko Hiria Sari Nagusian
Laboral Kutxako txirrindularia bakarka helmugaratu da Eibarren, lasterketa Izuako igoeran erabaki ostean.
Evenepoel eta Paula Blasi nagusitu dira Amstel Gold Racen
Evenepoel esprintean gailendu zaio Mattias Skjelmose daniarrari, eta Paula Blasi txirrindulari kataluniarrak garaipen historikoa lortu du igande honetan emakumezkoen Amstel Gold Race lasterketaren 12. edizioan.
Pinarellori O Gran Camiñoko bosgarren etapan garaipena eman dizkioten azken metroak
Alessandro Pinarello (NSN Cycling) italiarrak irabazi O Gran Camiñoko bosgarren eta azken etapa. Salikapen nagusian, Adam Yates (UAE) geratu da lehen postuan, Nordhagen (Visma) bigarrenean, eta Pinarello (NSN Cycling) bera hirugarrenean.
Pinarellok eskuratu du azken etapa, eta Adam Yates nagusitu da O Gran Camiñoko lasterketan
Adam Yates britainiarrak ostiralean lortutako maillot horia defendatuta Galiziako lasterketa garaitu du, Derek Gee kanadiarraren lekua hartzeko.
Adam Yates gailendu da Cabeza de Meda mendatean, eta lidertza bereganatu du O Gran Camiñon
UAE taldeko liderra bakarka helmugaratu da Cabeza de Medan, amaieratik 3,5 kilometrora erasoa jo eta bere aurkari guztiak atzean utzita.
Adam Yatesen azken erasoa eta garaipena O Gran Camiñoko etapa nagusian
Britainiarrak erasoa jo du helmugarako 3,5 kilometroren faltan eta inor ez da gai izan bere erritmoari jarraitzeko. Jørgen Nordhagen norvegiarra saiatu da sailkapen nagusiari agur ez esateko, baina Visma taldeko txirrindularia ere ezinean aritu da. Gauza bera gertatu zaio Alessandro Pinarello gaur arteko liderrari ere.
Romeok erakustaldia eman eta etapa irabazi du Padronen, eta Pinarello da lider berria
Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du O Gran Camiñoko hirugarren etapa, Carballo eta Padron artean. 22 urteko txirrindulari gazteak seigarren garaipena du profesional mailan.