5. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vivianirentzat izan da bosgarren etapako esprinta

Gaviria (Team Emirates) eta Kittel (Katusha) azpiratu ditu esprint estu batean.
Elia Viviani, garaile
Elia Viviani, garaile. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irduia

Elia Viviani (Deceuninck Quick Step) txirrindulariak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 5. etapa, Sharjah-Flag uhartean hasi eta Khor Fakkan hirian bukatu dena, 181 kilometroko ibilbidea bete ostean.

30 urteko italiarra Fernando Gaviria (Team Emirates) kolonbiarraren eta Marcel Kittel (Katusha) alemaniarraren aurretik sartu da helmugan, zentimetro gutxi batzuengatik erabaki den esprint luze baten ondoren.

Sailkapen nagusiari dagokionez, gauzak bere horretan geratu dira, hau da, Primoz Roglic (Jumbo) esloveniarrak lider darrai ostiralerako etapa erabakigarriaren esperoan. Bere atzetik daude Alejandro Valverde (Movistar) 21 segundora eta David Goudu (Groupama) frantziarra, 38ra.

Hartara, lasterketa irabazteko faborito nagusiak Jebel Jais mendatean amaituko den biharko etaparen zain daude. 180 kilometro korritu beharko dituzte txirrindulariek denetara, baina zailtasunak azken 23 kilometroetan helduko dira, goraka egingo baitute, 1.113 metroko altuerara iritsi arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X