3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valverdek estreinako garaipena lortu du ostadar maillotarekin

Primoz Roglic liderraren aurretik sartu da helmugan, Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko hirugarren etapan.
Alejandro Valverde
Alejandro Valverde. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Alejandro Valverde (Movistar) txirrindulariak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 3. etapa, Al Ain hirian hasi eta Jebel Hafeet artean jokatu dena (179 kilometro). Murtziarrak lasterketako lehen etapa menditsua baliatu du ostadar elastikoarekin estreinako garaipena lortzeko.Valverdek bigarren aldiz irabazi du muino berean, 2018an ere nagusitu baitzen bertan. Horrenbestez, txirrindulari murtziarrak dagoeneko 123 garaipen eskuratu ditu profesional gisa (egungo taldearekin, 100).Primoz Roglic liderraren Jumbo-Visma taldeak ezarri du erritmoa azken igoeran. Roglic esloveniarra bera izan da erasoari ekin dion lehena, amaierara iristeko hiru kilometro eta erdiren faltan. Valverdek ez du berehalakoan erantzun, kilometro bat geroagora arte itxaron baitu bere erritmoa bizkortzeko.Apurka-apurka, ihesean zihoazen txirrindulariengana hurbiltzen joan da, eta kilometro baten faltan harrapatu ditu.Horiekin bat egindakoan, horren kalitatea nagusitu da helmugan, Roglicen eta David Gaudu (Groupama) frantziarraren aurretik.Ondorioz, Valverde bigarren tokian dago orain sailkapen nagusian, 14 segundoko atzerapenarekin. Asteazken honetan, laugarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek. Hatta urtegian amaituko da, eta, batez beste, % 17ko maldak ditu azken 300 metroetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X