2. ETAPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Moschettik irabazi du bigarren etapa lider jarri den Jon Aberasturiren aurretik

Euskadi-Murias taldeko txirrindulari gasteiztarra bigarren sartu da Castrojerizko helmugan, eta sailkapen nagusiaren eta erregulartasunaren buru jarri da.
Matteo Moschetti Jon Aberasturiren aurretik helmugaratu da. Argazkia EiTB
Matteo Moschetti Jon Aberasturiren aurretik helmugaratu da. Argazkia EiTB

Matteo Moschetti italiarrak (Polartec-Kometa) irabazi du Burgosko Itzuliko bigarren etapa, Castrojeriz herriko helmugan jokatu den esprintean azkarrena izan ostean. Etaparen amaierak lider aldaketa ekarri du; izan ere, Euskadi-Murias taldeko Jon Aberasturi gasteiztarrak jantzi du liderraren elastiko morea.

Esprintean Aberasturi berak zirudien tropeleko azkarrena, baina Moschetti gaztea hobeto moldatu da azken metroetan, eta berak eskuratu du garaipena arabarraren aurretik.

Nahiz eta ez duen etapa irabazi, lider jarri da Aberasturi, baina sailkapena oso estu dago, lehendabiziko zazpi txirrindulariak denbora berarekin berdinduta baitaude.

Dena dela, bihartik aurrera gauzak erabakitzen has daitezke, txirrindulariek Picon Blancoko igoerari (mailaz kanpoko mendatea) egin beharko baitiote aurre, 150 kilometro izango dituen etaparen amaieran.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X