22 talde, Donostiako Klasikoan
Abuztuaren 4an Donostiako Klasikoaren 38. edizioa jokatuko da eta aurten 22 talde izango dira bertan, eta talde bakoitzak 7 txirrindulari izango ditu, beraz, guztira 154 gizon.
Wordl Tourreko 18 taldeek hartuko dute parte eta horrez gain, lau gonbidatu dituzte: Cofidis Solution Credits, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias eta Burgos BH.
Taldeak
Movistar Team, Caja Rural Seguros RGA, Euskadi Basque Country Murias, Burgos BH
AG2R La Mondiale, Groupama FDJ, Cofidis Solution Credits
Bora Hansgrohe, Team Sunweb
Lotto Soudal, Quick Step Floors
Team Lotto NL Jumbo
Team SKY
Team Katusha Alpecin
BMC Racing Team, Team EF Education First Drapac P/B Cannondale, Trek Segafredo
Astana Pro Team
Bahrain Merida
UAE Team Emirates
Mitchelton Scott
Team Dimension Data
Zure interesekoa izan daiteke
Usoa Ostolazak, Igor Arrietak eta Markel Belokik Montrealgo Munduko Txapelketa jokatuko dute, errepideko lasterketan
Emakumezkoen proba irailaren 26an jokatuko dute, larunbatez; gizonezkoena, ordea, irailaren 27an izango da.
Alex Aranburuk irabazi du Bretainiako Klasikoa
Ezkioko txirrindulariak erasora jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, Plouayn hasi eta amaitu den 228 kilometroko ibilbidea lehen postuan bakarrik amaitzeko.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"
Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.
Louis Barré bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen
Louis Barré (Visma) frantziarrak lortu du Alemaniako Itzuliko lehen etapako garaipena, bakar-bakarrik helmugaratu da Schwäbisch Hallen. Isaac del Toro (UAE) izan da bigarren 16 segunduko aldearekin. Giule Ciccone (Lidl-trek) izan da hirugarren.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapa
Isaac del Toro (UAE) irabazi du Alemaniako Itzuliaren aitzin-etapako erlojupekoa. Paul Magnier (Soudal) izan da bigarren, 1,73” atera dizkio mexikarrak. Laurenz Rex (Soudal) izan da hirugarren, liderrarekiko 1,05 segundoko desberdintasunarekin.
2026ko Alemaniako Itzuliaren etapa guztien profilak eta ibilbideak
Alemaniako Itzulia abuztuaren 19tik 23ra bitartean jokatuko da, eta Bad Orben hasi eta Heilbronnen amaituko da. EITBk lasterketaren bost jardunaldiak, zuzenean, eskainiko ditu.