23 urte zituen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bihotzekoak jota hil da Michael Goolaerts Paris-Roubaix lasterketan

Goolaertsek lehendabizikoz ari zen Paris-Roubaix lasterketan parte hartzen, 'Iparraldeko Infernua' ezizenaz ezagutzen den proban, alegia.
Michael Goolaerts. EFE
Michael Goolaerts. EFE

Michael Goolaerts 23 urteko txirrindularia bihotzekoak jota hil da Paris-Roubaix lasterketa jokatzen ari zela, Veranda Willems taldeak bart baieztatu duen bezala.

'Tristura handiz iragarri behar dugu gure txirrindulari eta laguna den Michael Goolaerts hil egin dela. Igandean, 22:40an, hil da Frantziako Lilleko ospitalean bere lagun eta senideak bertan zirela. Bihotzekoak jota hil da, jasotako laguntzak ez baitu ezertarako balio izan', jakinarazi dute.

Goolaertsek lehendabizikoz ari zen Paris-Roubaix lasterketan parte hartzen, 'Iparraldeko Infernua' ezizenaz ezagutzen den proban, alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X