Kataluniako Volta, 4. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Valverdek lidergoa berreskuratu du, La Molinan Bernal handi bati irabazi ostean

Murtziarrak 19 segundoko aldea du Bernalekin sailkapen nagusian, eta 26koa Nairo Quintana kolonbiarrarekin.
Alejandro Valverde, podiumean. Argazkia: Efe.
Alejandro Valverde, podiumean. Argazkia: Efe.

Alejandro Valverdek Kataluniako Voltako lidergoa berreskuratu du ostegun honetan laugarren etapa irabazi ostean. 170,8 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Llanars eta La Molina artean. Egan Arley Bernal Sky taldeko kolonbiarra bigarren izan da, eta Nairo Quintana hirugarren.Valverdek, Quintanak eta Bernalek gainontzeko faboritoak minutu batera zituztela egin dituzte azken kilometroak, eta bi kolonbiarrek arteko erritmo aldaketei eta atzekoen indar faltari esker helmugaraino iritsi dira. Valverdek ez du barkatu eta etapa irabazi du, sailkapeneko lidergoa berreskuratzeaz gain.Thomas de Gendt gaur arteko liderraren ihesaldiak gutxi iraun du eta Lotto Saudaleko txirrindulariari 24 ordu iraun dio lidergoak. Valverdek 19 segundoko aldea du orain sailkapen nagusian Bernalekin, eta 26koa Nairo Quintanarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X