Kataluniako Voltako 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ihesaldian ibili den De Gendtek etapa eta liderraren elastikoa eskuratu ditu

Thomas De Gendt belgikarrak irabazi du Camprodonen amaitu den hirugarren etapa tropelari 20 segundoko abantaila aterata, eta bera da lider berria.
Thomas de Gendt helmuga zeharkatzen. Argazkia: EFE
Thomas de Gendt helmuga zeharkatzen. Argazkia: EFE

Thomas De Gendtek (Lotto Soudal) irabazi du Kataluniako Voltako 153,2 kilometroko hirugarren etapa, San Cugat (Bartzelona) eta Camprodon (Girona) artean jokatu dena, eta bera da lasterketako lider berria.

Etapa Vallter 2000 eski-estazioan zen amaitzekoa hasiera batean, baina elur-jausi arriskua zela-eta ibilbidea moldatu behar izan dute. Belgikarrak, horrenbestez, Kataluniako itzulian irabazten duen hirugarren etapa bereganatu du gaurkoan, 2013an eta 2016an lortutakoen ostean. Gaurkoa, beste behin ere, ihes eginda iritsi da helmugara, eta 20 segundo atera dizkio helmugan tropelari.

De Gendt hasieratik sartu da eguneko ihesaldian, eta haren iheskide izan dira hainbat unetan Chevrier (AG2R), Mas (Caja Rural), Torres (Burgos) eta Bizkarra (Euskadi Murias). Dena dela, Lottoko txirrindulariak bakarrik igaro du etapako azken mendatea (2. mailako Collabos) zein Camprodongo azken igoeratxoa.

Asteazken honetako garaipenarekin gehi etapan zehar lortutako denbora-sariekin De Gendtek liderraren postua kendu dio gaurkoan lasai antzean ibili den Alejandro Valverderi. Aitzitik, Nairo Quintana bere taldekidea edota Simon Yates (Mitchelton-Scott) De Gendt harrapatzen saiatu dira, baina alperrik.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X