Ihesaldian ibili den De Gendtek etapa eta liderraren elastikoa eskuratu ditu
Thomas De Gendtek (Lotto Soudal) irabazi du Kataluniako Voltako 153,2 kilometroko hirugarren etapa, San Cugat (Bartzelona) eta Camprodon (Girona) artean jokatu dena, eta bera da lasterketako lider berria.
Etapa Vallter 2000 eski-estazioan zen amaitzekoa hasiera batean, baina elur-jausi arriskua zela-eta ibilbidea moldatu behar izan dute. Belgikarrak, horrenbestez, Kataluniako itzulian irabazten duen hirugarren etapa bereganatu du gaurkoan, 2013an eta 2016an lortutakoen ostean. Gaurkoa, beste behin ere, ihes eginda iritsi da helmugara, eta 20 segundo atera dizkio helmugan tropelari.
De Gendt hasieratik sartu da eguneko ihesaldian, eta haren iheskide izan dira hainbat unetan Chevrier (AG2R), Mas (Caja Rural), Torres (Burgos) eta Bizkarra (Euskadi Murias). Dena dela, Lottoko txirrindulariak bakarrik igaro du etapako azken mendatea (2. mailako Collabos) zein Camprodongo azken igoeratxoa.
Asteazken honetako garaipenarekin gehi etapan zehar lortutako denbora-sariekin De Gendtek liderraren postua kendu dio gaurkoan lasai antzean ibili den Alejandro Valverderi. Aitzitik, Nairo Quintana bere taldekidea edota Simon Yates (Mitchelton-Scott) De Gendt harrapatzen saiatu dira, baina alperrik.
Zure interesekoa izan daiteke
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
Pogacarrek Europako errepideko txapelketa irabazi du, beste erakustaldi batekin
Esloveniarrak 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3.41ekoa Seixasi.
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun bigarrenez jarraian
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da Remco Evenepoel.
Magdeleine Vallieres kanadarrak irabazi du urrezko domina munduko txapelketan, ezustekoa emanda
Kanadako txirrindularia iheskideei aurrea hartuta helmugaratu da. Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra eta Mavi Garcia espainiarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Paula Ostiz, munduko txapelduna junior mailan
Iruñeko txirrindularia nagusitasunez gailendu da Kigaliko helmugan, eta gaur urrezko domina lortuta, aste historikoa biribildu du, astearteko erlojupekoan zilarra bereganatu baitzuen.
Marlen Reuserrek eta Remco Evenepoelek irabazi dute erlojupekoa 2025eko Munduko Txapelketan
Txirrindulari suitzarrak eta ziklista belgikarrak urrezko domina eskuratu dute elite mailan, Ruandan jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Anna van der Breggen eta Demi Vollering igo dira podiuma osatzera emakumezkoetan, eta Jay Vine eta Ilan Van Wilder gizonezkoetan.
McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da
McNultyk lidergoa lortu du azken erlojupekoan gailenduta. Pello Bilbao 20. izan da azken etapan, irabazlearengandik 45 segundora, eta bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.
Isaac Del Torok irabazi du Burgosko Itzulia, eta Cicconek Neilako etapa handia
Mexikarrak buelta eman dio Leo Bisiaux ordura arteko liderrak zuen 26 segundoko aldeari. Sailkapen nagusian, Urko Berrade nafarra hamargarren izan da.