Peter Saganen garaipena eta lidergoa, 45 graduko tenperaturan
Peter Sagan (Bora) txirrindulariak lau jardunaldi itxaron behar izan ditu bere lehen garaipena eskuratzeko Tour Down Under lasterketan. Noowood eta Uraidla herrien artean 128,2 kilometro burutu ditu tropelak 45 graduko tenperaturarekin.
Jardunaldia esprintean amaitu da berriro ere eta eslovakiarra azkarrena izan da Daryl Impey (Mitchelton-SCOTT) eta Luis Leon Sanchez (Astana) gaindituz.
Garaipen honekin 102 ditu jada Saganek profesional moduan.
Larunbatean azken aurreko etapa jokatuko da. 1. Mailako Willunga Hilleko gainean amaituko da jardunaldia 151 kilometro egin ondoren; birritan igo beharko dute batez beste 7,5eko pendiza duen mendatea.
Maldan gora ondo moldatzen diren txirrindulariak izango dira protagonista.
Zure interesekoa izan daiteke
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko zortzigarren eta azken etapako azken kilometroa
Isaac Del Toro (UAE) mexikarra nagusitu da Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren 78. edizioan, Beaufort eta Plateau de Solaison-Brison artean jokatutako 8. eta azken etapa irabazita. Juan Ayuso sailkatu da bigarren, eta Tobias Halland Johannessen (Uno-X) izan da hirugarrena.
Isaac Del Torok irabazi du Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourra
Isaac Del Toro mexikarrak, Luke Tuckwell australiarrak eta Juan Ayuso espainiarrak osatu dute azken podiuma. Hala, Del Torok Tadej Pogacar esloveniaren tokia hartu du.
Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko zazpigarren etapako azken kilometroa
Isaac Del Toro (UAE) mexikarrak irabazi du La Bridoire eta Grand Colombier artean jokatu den Auvernia Rodano Alpes Tourreko zazpigarren etapa (133.6 km). Del Toro 3h.41.41 denbora eginda helmugaratu zen, 36,2 km/h-ko abiaduran, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari (Lidl Trek), eta 39 segundo Tobias Halland Johannessen norvegiarrari (Uno X).
Del Toro nagusitu da Grand Colombierren, eta Tuckwellek lider jarraitzen du
Del Toro ihes eginda helmugaratu da, eta 25 segundo atera dizkio Juan Ayuso espainiarrari eta 39 Tobias Halland Johannessen norvegiarrari.
Van Gils eta Tobian Halland Johannessen arteko esprinta, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko seigarren etapan
Van Gils esprintean gailendu zaio Tobian Halland Johannessen (X bat) norvegiarrari, 4h.06.34ko denborarekin, batez beste 44,4 km/h-ko abiaduran.
Van Gils nagusitu da 6. etapako esprintean, eta Truckwell da lider berria
Tobias Halland Johannessenek erasoa jo du azken esprintean, baina Maxim Van Gilsek indartsuago eragin die pedalei helmuga lehen postuan zeharkatzeko.
Wout Van Aertek irabazi du bosgarren etapa, esprint jendetsu batean, Parc des Oiseauxen
Sei txirrindulari izan dira eguneko ihesaldiaren protagonistak, tartean, Julen Arriolabengoa Caja Rural taldeko arabarra, baina helmugatik 12 kilometrora tropelak harrapatu ditu.
Esprint jendetsu batean bereganatu du Van Aertek bosgarren etapa
Wout Van Aert (Team Visma) gailendu da Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourraren bosgarren etapan. Esprint masibo batek erabaki du gaurko emaitza, belgikarra gainontzekoak baino gehiago izan da eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Montrond-les-Bainsen.
Ihesaldiko txirrindularien arteko esprinta, eta Simmonsen garaipena, Auvernia-Rodano-Alpeetako Tourreko laugarren etapan
Lidl-Trek taldeko txirrindulari estatubatuarra ihesaldiko azkarrena izan da gaur, asteazkenez; segundo gutxi batzuengatik. Ihesaldia Montrond-les-Bainsen helmugaratu da.
Simmons garaile atera da eguneko ihesalditik, eta Baudinek maillot horiarekin jarraitzen du
Ameriketako Estatu Batuetako txapeldunak, besteak beste, Finn Fisher-Black (Red Bull Bora) eta Matteo Vercher (Total Energies) atzean utzi ditu 10 txirrindulariko esprintean.