Quintana eta Nibali aurtengo Tirrenon izango dira
Tirreno Adriatikoko antolatzaileek ostiral honetan jakitera eman dutenez, lasterketa korritzen izango dira hura bi aldiz irabazitako Nairo Quintana kolonbiarra (Movistar) zein Vincenzo Nibali italiarra (Bahrain).
Martxoaren 7tik 13ra jokatuko den itzulia 21,5 kilometroko taldekako erlojupeko batekin hasiko da Lido di Camaiore herrian. Horrenbestez, hasieratik bertatik aldeak ikusi ahal izango dira sailkapen orokorra lehiatuko duten txirrindularien artean.
Bigarren eta hirugarren etapak behin igarota, Follonican eta Trevin amaituko direnak, hurrenez hurren, jardunaldi garrantzitsuena laugarrenean helduko da, Sasso Tetto gainean bukatuko den etapan lehiakideek % 7,1eko bataz besteko gogortasun maila duen 10,5 kilometroko igoerari egin beharko baitiote aurre.
Bosgarren egunean Michele Scarponi zena gogoan izango dute; izan ere, helmuga haren jaioterrian egongo da. Inguru haietan hil zen txirrindulari italiarra joan zen urtean, entrenatzen ari zela.
World Tourreko parte den itzuli horren azken txanpan, ohikoa den 10,5 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute San Benedetto del Tronto herrian.
Zure interesekoa izan daiteke
Itzulia Basque Country 2026 apirilaren 6tik 11ra jokatuko da, eta Donostiako Klasikoa, abuztuaren 1ean
Gainera, Euskal Herriko errepideek Itzulia Women maiatzaren 15etik 17ra hartuko dute.
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
Pogacarrek Europako errepideko txapelketa irabazi du, beste erakustaldi batekin
Esloveniarrak 4 ordu, 59 minutu eta 29 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 40,57 km/h-ko abiaduran, eta 30 segundoko aldea atera dio Evenepoeli eta 3.41ekoa Seixasi.
Pogacar, txirrindularitzako munduko txapeldun bigarrenez jarraian
Esloveniarrak 6 ordu, 21 minutu eta 20 segundoko denborarekin amaitu du lasterketa, batez beste 42,089 km/h-ko abiaduran, eta 1 minutu eta 28 segundora helmugaratu da Remco Evenepoel.
Magdeleine Vallieres kanadarrak irabazi du urrezko domina munduko txapelketan, ezustekoa emanda
Kanadako txirrindularia iheskideei aurrea hartuta helmugaratu da. Niamh Fisher-Black zeelandaberritarra eta Mavi Garcia espainiarra izan dira bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.
Paula Ostiz, munduko txapelduna junior mailan
Iruñeko txirrindularia nagusitasunez gailendu da Kigaliko helmugan, eta gaur urrezko domina lortuta, aste historikoa biribildu du, astearteko erlojupekoan zilarra bereganatu baitzuen.
Marlen Reuserrek eta Remco Evenepoelek irabazi dute erlojupekoa 2025eko Munduko Txapelketan
Txirrindulari suitzarrak eta ziklista belgikarrak urrezko domina eskuratu dute elite mailan, Ruandan jokatzen ari den Munduko Txapelketan. Anna van der Breggen eta Demi Vollering igo dira podiuma osatzera emakumezkoetan, eta Jay Vine eta Ilan Van Wilder gizonezkoetan.
McNulty estatubatuarrak irabazi du Poloniako Tourra, eta Pello Bilbao bederatzigarren sailkatu da
McNultyk lidergoa lortu du azken erlojupekoan gailenduta. Pello Bilbao 20. izan da azken etapan, irabazlearengandik 45 segundora, eta bederatzigarren amaitu du sailkapen nagusian.
Isaac Del Torok irabazi du Burgosko Itzulia, eta Cicconek Neilako etapa handia
Mexikarrak buelta eman dio Leo Bisiaux ordura arteko liderrak zuen 26 segundoko aldeari. Sailkapen nagusian, Urko Berrade nafarra hamargarren izan da.