Poloniako Itzulia, 3. etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peter Sagan lider jarri da berriro, Dylan Teunsek etapa irabazi ostean

Teuns bigarren jarri da sailkapen nagusian, Saganengandik sei segundora.
Dylan Teuns. Argazkia: Efe.
Dylan Teuns. Argazkia: Efe.

Dylan Teuns belgikarrak irabazi du Poloniako Itzuliko hirugarren etapa. Sailkapen nagusian, Peter Sagan lider jarri da berriro, etapan bigarren egin ostean.

Hirugarren etapak 161 kilometroko ibilbidea izan du, Jaworzno eta Szczyrk artean, eta lau mendate gainditu behar izan dituzte.

Jack Haig australiarrak erasoa jo du helmugarako 11 kilometrora, jaitsieran, azken kilometroko igoeraren aurretik aldea zabaltzeko helburuarekin. Dena den, tropelak harrapatu egin du, eta garaipenak ihes egin dio.

Ondoren, Dylan Teunsek eta Adam Yatesek jo dute erasoa, baina Yates atzean geratu da, eta garaipena Teunsek eraman du, 3 ordu 51 minutu eta 41 segundoko denbora eginda. Teuns bigarren da orain sailkapen nagusian, Saganengandik sei segundora.

Laugarren etapak 238 kilometro izango ditu, Zawiercie eta Zabrze artean.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X