2017ko UCI World Tourrak hamar lasterketa gehiago izango ditu
Txirrindularien Nazioarteko Elkarteak iragarri du 2017rako egutegia. Bertan, hamar lasterketa berri agertzen dira, beraz, datorren urtean UCI World Tourra lau kontinente eta 15 herrialdeetara helduko da.
Aurreneko, urtero legez, Australiako Tour Down Under lasterketa izango da urtarrilaren 17tik 22ra.
UCI WORLD TOUR 2017. LASTERKETA BERRIAK
Urtarrilak 29: Cadel Evans Great Ocean Road Race (Australia).
Otsailak 6-10o: Tour of Qatar (Qatar).
Otsailak 23-26: Abu Dhabi Tour (Arabia).
Otsailak 25: Omloop Het Nieuwsblad (Belgika).
Martxoak 4: Strade Bianche (Italia).
Martxoak 22: Dwars Door Vlaanderen (Brlgika).
Apirilak 18-23: Vuelta a Turkia (Turkia).
Maiatzak 1: Eschborn-Frankfurt (Alemania).
Maiatzak 14-21: Amgen Tour of California (AEB).
Uztailak 30: Prudential RideLondon (Britainia Handia).
Zure interesekoa izan daiteke
Natnael Tesfatsionek irabazi du Getxoko Zirkuitua
Natnael Tesfatsion (Movistar) eritrearra nagusitu da 2026ko Getxoko Zirkuituan. Azken metroetako esprint estuan erabaki da garailea, eta euskal txirrindulari ugari izan dira lasterketa bereganatzeko lehian. Helmugan, baina, eritrearra izan da azkarrena, Pau Miquel (Bahrain Victorious) kataluniarra izan da bigarren eta Alex Aranburu (Cofidis) euskalduna, hirugarren.
Ion Izagirre: “Erlaitzen ikusi dut ez nengoela onenekin egoteko moduan"
Ion Izagirrek azkeneko aldiz parte hartu du Donostiako Klasikoan. Gipuzkoarra saiatu da, baina ez du bere egun onena izan.
Ion Izagirre, Pello Bilbao eta Bauke Mollema omendu dituzte Donostian azkenekoz aritu ostean
Hirurak denboraldi honen amaieran erretiratuko direla eta, Donostiako Klasikoaren helmugan bildu diren zaleen omenaldia jaso dute.
Pello Bilbao: “Podiumaren lehiatik hain hurbil egotea sorpresa izan da niretzat"
Bizkaitarrak bosgarren egin du Donostiako Klasikoan bere azken parte hartzean. Podiumetik hain gertu geratu izanak amorrua eman diola onartu du.
Evenepoel, Donostiako Klasikoko errege
Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak laugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa, esprintean Richard Carapaz ekuadortarra menderatuta. Horrela, Red Bull-BORA-Hansgrohe taldeko txirrindulariak historia egin du Donostiako Boulevardean laugarrenez txapela jantzita. Pello Bilbao, bere aldetik, bosgarren postuan helmugaratu da.
Lasterketa erabaki duten azken kilometroak!
Remco Evenepoelek erasoa jo du eta berak egin du lasterketako onenen aukeratketa. Azken kilometroan bera eta Richard Carapaz lehiatu dira nor baino nor gehiago. Pello Bilbaok bosgarren egin du bere azken partaidetzan.
Donostiako Klasikoan arituko diren txirrindulariak eta taldeak aurkeztu dituzte
Larunbat honetan Donostiako Klasikoa lehiatuko da. Bertan, Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma euskal taldeak arituko dira, baita Pello Bilbao, Ion Izagirre edo Xabier Mikel Azparren euskal txirrindulariak ere, besteak beste. Honela joan da aurkezpen ekitaldia.
Primoz Roglic baja izango da Donostiako Klasikoan eta Burgosko Itzulian, auto batek harrapatu baitu
Red Bull – BORA – hansgrohe taldeko txirrindulariak istripua izan du duela egun batzuk, esloveniarrak berak sare sozialetan baieztatu duenez.
Donostiako Klasikoak erakusleiho izaten jarraitzen du txirrindulari handientzat
Donostiako Klasikoko parte-hartzaileen zerrendan izen ospetsuak agertzen dira. Michal Kwiatkowski edo Remco Evenepoel bezalako izarrek, besteak beste, Donostiako helmugan arrakasta errepikatzea bilatuko dute.
ZUZENEAN: Donostiako Klasikoa, Donostia-Donostia (221,1 km)
Donostiako Klasikoaren 45. edizioaren zuzeneko emanaldia.