Romandiako Tourra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bradley Wigginsek irabazi du Romandiako Tourra

Azken erlojupekoan minutu eta 24 segundoko aldea atera dio ordura arte liderra zen Luis Leon Sanchezi.
Bradley Wigginsek irabazi du Romandiako Tourra. Argazkia: EFE

Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak irabazi du Romandiako Tourra. Azken etapan, erlojupekoan, lortu behar izan du garaipena Skyko txirrindulariak.

Azken etapa hasi orduko Luis Leon Sanchez (Rabobank) zen sailkapen nagusiko liderra eta 9 segundoko aldea zuen bigarren sailkatua zen Wigginsekiko. Azkenean, britainiarra nagusitu zen erlojupekoan eta minutu eta 24 segundoko aldea atera zion Luis Leon Sanchezi.

Andrew Talansky, izan zen bigarren etapan Wigginsengandik segundo bakarrera.

Seigarren eta azken etapa:

.1. Bradley Wiggins (GBR-Sky) 28:56

.2. Andrew Talansky (USA-Garmin) 28:57

.3. Richie Porte (AUS-Sky) 29:13

22. Luis León Sánchez (ESP-Rabobank) 30:20

Sailkapen nagusia:

.1. Bradley Wiggins (GBR-Sky) 18.05:40

.2. Andrew Talansky (USA-Garmin) + 12

.3. Rui Costa (POR-Movistar) + 36

Bradley Wiggins (Sky) britainiarrak irabazi du Romandiako Tourra. Azken etapan, erlojupekoan, lortu behar izan du garaipena Skyko txirrindulariak. Azken etapa hasi orduko Luis Leon Sanchez (Rabobank) zen sailkapen nagusiko liderra eta 9 segundoko aldea zuen bigarren sailkatua zen Wigginsekiko. Azkenean, britainiarra nagusitu zen erlojupekoan eta minutu eta 24 segundoko aldea atera zion Luis Leon Sanchezi.Andrew Talansky, izan zen bigarren etapan Wigginsengandik segundo bakarrera.Seigarren eta azken etapa:.1. Bradley Wiggins (GBR-Sky) 28:56 .2. Andrew Talansky (USA-Garmin) 28:57 .3. Richie Porte (AUS-Sky) 29:13 22. Luis León Sánchez (ESP-Rabobank) 30:20 Sailkapen nagusia:.1. Bradley Wiggins (GBR-Sky) 18.05:40 .2. Andrew Talansky (USA-Garmin) + 12 .3. Rui Costa (POR-Movistar) + 36

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X