Etapa garaipena eta lidergoa Luis Leon Sanchezentzat
Luis Leon Sanchezek (Rabobank) irabazi du Romandiako Tourreko laugarren etapa eta, ondorioz, sailkapen nagusiko lider berria da. Bederatzi segundoko abantaila du bigarren sailkatua den Bradley Wigginsekiko.
Tropelak helmugarako 27 kilometro falta zirenean harrapatu du eguneko ihesaldia. Azken igoera eta jaitsiera pasa ostean 30 txirrindulariko taldea geratu zen lasterketa buruan. Azken metroetan Luis Leon Sanchezek erasoa jo zuen eta garaipena lortu ere. Rinaldo Nocentini (Ag2r) izan zen bigarren eta Branislav Samoilav (Movistar), hirugarren.
Laugarren etapako sailkapena:
.1. Luis Leon Sanchez (ESP/Rabobank) 4h:56:13
.2. Rinaldo Nocentini (ITA-AG2R) d.b.
.3. Branislau Samoilau (BLR-Movistar) d.b.
Sailkapen nagusia:
.1. Luis Leon Sanchez (ESP-Rabobank) 17.36:15
.2. Bradley Wiggins (GBR-Sky) + 09
.3. Michael Rogers (AUS-Sky) + 16.