2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola-Bergara (135,4 km)
“Azken etapa ez da tramitea izango”, ohartarazi dute Itzuliko antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dute, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko seigarren eta azken etapa apirilaren 11n jokatuko dute, larunbatez; lasterketa Goizperren hasiko da, Antzuolan, eta Bergaran amaitu, 153,4 kilometro eginda. Egunean zehar, 65. Itzuliko txirrindulariek sei igoera puntuagarri gainditu beharko dituzte; izan ere, hiru mendate igo beharko dituzte, Asentzio, Elosua eta Azkarate, baina bina aldiz, eta sei igoera horietako hiru 2. mailakoak izango dira, gainera. “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.
Bergaratik irten ostean, lehenengo igoera, Asentzio, 3. mailakoa bera, 6,9. kilometroan izango da. Etapa osoa Gipuzkoan barrena jokatuko dute. 2. mailako Elosua mendateak 34. kilometroan izango du mendiko sailkapeneko pankarta; Elosua 7,2 kilometroko igoera da, eta, batez beste, % 7,5eko malda du. Azkarate dator jarraian, eta eguneko aurreneko esprint berezia, Elgoibarren, 58,2. kilometroan hori. 79.ean, Elosua utziko dute atzean, bigarrenez, eta 94,8.an, Azkarate berriro ere.
Lasterketako azken esprint berezia geldituko da, Elgoibarren hori ere, bai eta 2026ko Itzuliko azken igoera puntuagarria; Asentzio da hori, baina beste aldetik, eta, horrenbestez, 2. mailakoa da. 7,3 kilometro egin beharko dute ziklistek aldapan gora, eta batezbesteko malda % 5,1ekoa da. Asentzio amaituta, beste bederatzi kilometro geldituko dira oraindik, lasterketako 65. ekitaldiko azkenak.
Bergarak jasoko ditu, orduan, aurtengo Euskal Herriko Itzulia amaituko duten gizonak, eta bereziki txalotuko du, noski, irabazlea, alegia, azken maillot horia jantziko duen gizona. Jakingo dugu, hortaz, zeinek utziko duen izena palmaresean, etapaka jokatutako gure lasterketarik ospetsuenean.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 6. etapa (apirilak 11).
Ibilbidea: Goizper-Antzuola-Bergara.
Distantzia: 135,4 kilometro.
Hasiera-ordua:
Amaiera-ordua:
Goranzko desnibel metatua: 2.981 metro.
Mendiko saria: Asentzio (3. maila), 6,9. kilometroan; Elosua (2. maila), 34. kilometroan; Azkarate (3. maila), 50. kilometroan; Elosua (2. maila), 79. kilometroan; Azkarate (3. maila), 94,8. kilometroan; Asentzio (2. maila), 126,2. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan
Red Bull Kilometroak sei, lau eta bi segundo eskainiko ditu jardunaldi bakoitzean, bere pankartaren azpitik gurutzatzen duten lehen hiru txirrindularientzat; beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat ematen ditu eta helmugak hamar, sei eta lau.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)
Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Basauri-Basauri (152,8 km)
65. Euskal Herriko Itzuliko hirugarren egunean, txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; antolatzaileen ustez, jardunaldi honetan, “baliteke urrunetik egindako erasoak izatea, sailkapen nagusia estu-estu izanez gero”.
Agirre, Alustiza, Bizkarra, Juaristi, Lastra, Martin eta Mintegi, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Itzulian
Lasterketa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta 6 etapa izango ditu. Azken jardunaldia, apirilaren 11n, larunbatez, Antzuola eta Bergara artean jokatuko da.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukillo (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.