2026ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar-Eibar (176,2 km)
Eibarrekoa, ziurrenik, aurtengo Euskal Herriko Itzuliko etapa nagusia da. Luzeena da, eta, ibilbidean, zortzi mendate ditu; horietako hiru, hain zuzen Azurki, Krabekin eta Izua, 1. mailakoak dira. “Aurreikuspena da faborito nagusien arteko erasoak izatea; kontuan izateko moduko aldeak markatzeko aukera dago, eta azken emaitza, hein handi batean, zehaztuta gera liteke”, diote lasterketako antolatzaileek.
2026ko Euskal Herriko Itzulia, 65. Itzuliko azken-aurreko etapa, apirilaren 10ean jokatuko dute, ostiralez, eta txirrindularitza-egun bikaina izateko moduko baldintza guztiak beretzen ditu. Eibarren hasi eta amaituko da, ekitaldi honetako luzeena da (176,2 kilometro izango ditu), eta ibilbidean, txirrindulariek zortzi mendate gainditu beharko dituzte; horietako hiru, hain zuzen ere Azurki, Krabelin eta Izua, 1. mailakoak izango dira. Ziurrenik, Itzuli honetako etapa nagusia izango da, eta antolatzaileen aurreikuspena da horretan “faboritoen arteko eraso zuzenak izatea; alde handiak zehazteko aukera bikaina izango dute, eta baliteke azken emaitza, hein handi batean, argi gelditzea”.
Eibarretik irtenda, 3. mailako Elkorrieta, 13,4. kilometroan, eguneko aurreneko mendatea izango da; hori bai, beste zazpi izango dira, etapan zehar. Berehala, Azurkirako igoera hasiko da; 1. mailako igoera hori 5,1 kilometrokoa da, eta, batez beste, % 7,4ko malda du. Mendiko sailkapeneko pankarta 24,7. kilometroan du, eta 50.ean dago Etumeta mendatekoa; Kalbario, ordea, 87,1. kilometroan utziko dute atzean parte-hartzaileek. Bai Etumeta bai Kalbario 3. mailakoak dira.
Gerora, txirrindulariek Krabelin topatuko dute. 1. mailakoa da hori, eta batezbesteko malda % 9,6koa du; bost kilometroko aldapa da. Lasterketa Bizkaian sartuko da ondoren, eta Markina-Xemeinen esprint berezia izango da jokoan, 122,4. kilometroan; 3. Mailako Trabakua helduko da jarraian, eta berehala, berriro Gipuzkoan sartuta, hain zuzen Eibarren, beste esprint berezi bat jokatuko dute ziklistek.
Izuarako igoera hasiko da, handik gutxira. 1. mailako mendate hori ez da bereziki luzea, 4,2 kilometroko igoera baitu, baina nabarmen gogorra da, batez beste % 9,2ko malda duela kontuan izanda. Pankarta 149,3. kilometroan izango du, eta, etapa amaitu aurretik, oraindik beste mendate bat geratuko da, Urkaregi, 3. mailakoa bera; azken mendate hori atzean utzita, hamahiru kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek, Eibarko helmugako pankartapetik igaro arte.
Eibarko podiumean maillot horia janztea lortuko duen gizona izango da, biharamunean, beste parte-hartzaile guztien jomuga; aurkariek aukera bakarra izango dute kentzeko, etapa bat baino ez baita geldituko, Itzulia amaitu baino lehen. Lasterketak oso gertu izango du amaiera, Eibarko etapa eginda, baina beste egun bat faltako da oraindik, eta emozioz betea izango da hori.
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 5. etapa (apirilak 10).
Ibilbidea: Eibar-Eibar.
Distantzia: 176,2 kilometro.
Hasiera-ordua:
Amaiera-ordua:
Goranzko desnibel metatua: 3.814 metro.
Mendiko saria: Elkorrieta (3. maila), 13,4. kilometroan; Azurki (1. maila), 24,7. kilometroan; Etumeta (3. maila), 50. kilometroan; Kalbario (3. maila), 87,1. kilometroan; Krabelin (1. maila), 108,9. kilometroan; Trabakua (3. maila), 131,7. kilometroan; Izua (1. maila), 149,3. kilometroan; Urkaregi (3. maila), 163,7. kilometroan.
ETAPAKO PROFILA
ETAPAKO MAPA
Zure interesekoa izan daiteke
Itzuliak denbora-sari moduan segundo gehiago izango ditu jokoan lineako etapetan
Red Bull Kilometroak sei, lau eta bi segundo eskainiko ditu jardunaldi bakoitzean, bere pankartaren azpitik gurutzatzen duten lehen hiru txirrindularientzat; beste esprint bereziak hiru, bi eta segundo bat ematen ditu eta helmugak hamar, sei eta lau.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Goizper-Antzuola-Bergara (135,4 km)
“Azken etapa ez da tramitea izango”, ohartarazi dute Itzuliko antolatzaileek, lehiako seigarren eta azken egunak zer ekarri ahal duen aztertuta. Asentzio, Elosua eta Azkarate bina aldiz igoko dute, eta, guztira, hiru igoera 2. mailakoak izango dira: “Sailkapen nagusia estu-estu egotekotan”, adierazi du Itzuliak, “etengabeko markaketak izango dira; urrundik azkeneko erasoa jotzeko aukera balia lezake baten batek, halaber”.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Galdakao-Galdakao (167,2 km)
Txirrindulariek zazpi igoera puntuagarri igo beharko dituzte, 65. Itzuliko laugarren jardunaldian; mendateetako bat, azkena hain zuzen ere, Legina, helmugarako hamar kilometro baino gutxiago geldituko direnean utziko dute atzean, eta gogorra da, batez beste % 8ko malda duela kontuan izanik.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Basauri-Basauri (152,8 km)
65. Euskal Herriko Itzuliko hirugarren egunean, txirrindulariek hiru mendate puntuagarri igo beharko dituzte, 2. mailako bi eta 3. mailako bat; antolatzaileen ustez, jardunaldi honetan, “baliteke urrunetik egindako erasoak izatea, sailkapen nagusia estu-estu izanez gero”.
Agirre, Alustiza, Bizkarra, Juaristi, Lastra, Martin eta Mintegi, Euskaltel Euskadiko txirrindulariak Itzulian
Lasterketa apirilaren 6an hasiko da, Bilbon, eta 6 etapa izango ditu. Azken jardunaldia, apirilaren 11n, larunbatez, Antzuola eta Bergara artean jokatuko da.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Iruñea-Mendukillo (164,1 km)
Lau mendate, tartean 1. mailako Aralarko San Migel, izango dira 65. Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidean; Nafarroan barrena jokatuko dute hori. “Ondo antolatutako ihesaldiak izan litezke, eta, halaber, gerta liteke sailkapen nagusiko lehian dabiltzan taldeak lasterketa estutzen hastea”, diote antolatzaileek, bigarren jardunaldi honetaz.
2026ko Euskal Herriko Itzuliko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Bilbo-Bilbo (13,9 km, banakako erlojupekoa)
2021ean ere gertatu zenez, Itzuliaren 1. etapa Bilbon hasi eta amaituko den erlojupekoa izango da. Lasterketa Begoñatik irtengo da, eta helmuga Etxebarria parkean izango du; azken zatia izango da gogorrena, % 19ko malda gainditu beharko baitute txirrindulariek.
WorldTourreko 16 talde eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural-Seguros RGA eta Kern Pharma, 2026ko Euskal Herriko Itzulian
Lasterketaren 65. ekitaldian zein talde arituko diren iragarri dute antolatzaileek; hala, aurtengo Itzulian UCI WorldTeam mailako talde guztiak izan dira, Jayco-AlUla eta NSN Cycling Team izan ezik.
2026ko Itzuliaren ibilbide ofiziala aurkeztu dute
Lasterketa apirilaren 6tik 11ra bitartean lehiatuko da, eta Bilbon hasiko da, erlojupeko batekin.